Dena prest Erdi Arora jauzi egiteko

Uztarria.eus 2012ko ira. 28a, 13:38

Alde Zaharra apaingarriz beteta dago dagoeneko bihar, zapatua, hasi eta igandean bukatuko den Erdi Aroko eta Stock azoketarako. Asteburuan Erdi Arora jauzi egingo du Azpeitiko Alde Zaharrak, eta azokez gain, hainbat ekimenez gozatzeko parada izango da. Bihar goizean 10:00etan zabalduko dituzte azokak, eta 14:00etan itxi. Arratsaldean, berriz, 16:00etan zabaldu eta 20:00etan itxiko dituzte. Igandean ere ordutegi berdina izango dute azokek.