Bi gizonezko baserrietan galdetegiak egiten ari direla salatu du Udalak

Uztarria.eus 2012ko ira. 28a, 12:27

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat baserritarren deiak jaso dituzte Udalaren izenean galdetegia egiten ari diren bi gizonezko baserrira joan zaizkiela esanez, eta Udalak esan du "ez dela horrelako lanik egiten ari".

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat baserritarren deiak jaso dituzte Udalaren izenean galdetegia egiten ari diren bi gizonezko baserrira joan zaizkiela esanez. Galdeketa egiten ari diren bi gizonezkoek "euskara garbia hitz egiten" dutela eta baserriaren informazioa galdetzen dutela, adierazi dute udaltzainek. Azpeitiko Udalak salatu du, "Udala ez da horrelako lanik egiten ari eta, beraz, baserritarrei adi egotea eta kontuz jokatzea eskatzen zaie".