Gaztetxoak Erniora joango dira igandean, egun pasa

Uztarria.eus 2012ko ira. 28a, 12:13

Igandean, iraileko azkena, Erniora irteera egingo dute gaztetxoenek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.

Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzako ibilaldia antolatu du iganderako. 09:00etan irtengo dira plazatik, eta autobusez Urkizura joango dira. Handik Erniora igo, eta 18:00etan itzuliko dira Trintxeratik, autobusez herrira.