Uztaro Haurreskolan matrikula epea ireki dute

Uztarria.eus 2012ko ira. 12a, 12:23

Hilaren 19ra bitartean egongo da matrikulazio epea zabalik. Aldiz, irailaren 18tik urriaren 1era bitartean jaiotako haurrek urriaren 3ra bitartean egin ahalko dute izen-ematea, eta urriaren 2tik 21era jaiotakoek, urriaren 23ra bitartean.

Gaurtik, hilak 12, datorren asteazkenera bitartean, hilak 19, izango dute 2011n eta 2012an jaiotako haurrentzako matrikulazio epea zabalik Uztaro Azpeitiko Haurreskolan. Aldiz, irailaren 18tik urriaren 1era bitartean jaiotakoek urriaren 3a arte edukiko dute matrikulatzeko aukera, eta urriaren 2tik 21era jaiotakoek, urriaren 23a arte. 

Izena Uztaroren buelgoan eman behar da, 14:00etatik 16:00etara bitartean. Oraingo matrikula aldia, azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean hasi nahi dutenentzako da, eta 07:30etik 17:00etara bitartean eskaintzen du zerbitzua Uztarok. Haur eskola Euskal Herria auzoa 45, 47 eta 49an dago. Informazio gehiago behar dutenek 943 81 31 90 telefonora deitu, edo azpeitia@haurreskola.net ala www.haurreskolak.net helbideetan egin ditzake kontsultak.