Udal Euskaltegiak zabaldu du 2012-2013 ikasturterako matrikula

Uztarria.eus 2012ko ira. 6a, 19:46

Izena emateko epea iraila bukatu arte egongo da irekita. Aurten ere 30 ikastarotik gora jarri dituzte aukeran, tartean euskara-gaitasun maila ezberdinak eskuratzekoak. 4. maila lortzeko ikastaroa ere emango dute, bosgarrenez.

Azpeitiko Udal Euskaltegian abian dute 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegi guztiek lelo eta irudi berarekin ekin diote kanpainari: Nik maite dut euskara da, hain zuzen ere, aukeratutako leloa.

Izena emateko epea iraila bukatu arte egongo da irekita. Aurten ere 30 ikastarotik gora jarri dituzte aukeran, tartean euskara-gaitasun maila ezberdinak eskuratzekoak. 4. maila lortzeko ikastaroa ere emango dute, bosgarrenez.

Ikastaroei buruzko informazioa jaso edota izena eman nahi dutenek Udal Euskaltegiaren egoitzara jo dezakete (Perdillegi 1 behea, musika eskola dagoen eraikinean), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara. Telefonoz harremanetan jartzeko, 943811947 zenbakira deitu behar da; posta elektronikoz ere egin daiteke hartu-emana (euskaltegia@erabili.com); Interneteko helbide honen bidez ere bai: www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak.

Informazio osatua Euskara Patronatuaren Erabili.com webgunean dago.