Ikasberri Kirol Elkartea prest denboraldi berrirako

Uztarria.eus 2012ko ira. 6a, 12:57

Aurten Ikasberriko zortzi talde arituko dira lehian: sei gizonezkoen eta bi emakumezkoen. Emakumezkoen taldeak kadete eta jubenil mailakoak dira.

Ikasberri Kirol Elkarteko futbol taldeak aurki hasiko den denboraldiaren zain daude. Aurten zortzi talde arituko dira lehian; sei gizonezkoen eta bi emakumezkoen. Emakumezkoen taldeak kadete eta jubenil mailakoak dira, eta infantil mailakoa osatzekotan ibili badira ere, azkenean ez dute taldea osatu. Talde guztiak aurre denboraldian murgilduta dabiltza, eta irailaren azken asteetan hasiko dute denboraldia. 

Alex Altolagirre da Ikasberriko kirol koordinatzaile berria. Altolagirrek jakinarazi duenez, "denboraldi berrirako gogotsu daude jokalariak, gero eta jende gehiago ari da parte-hartzen, eta edonorentzat daude Ikasberri Kirol elkarteko ateak zabalik. Gure baldintzak betetzen baldin badituzte, aurrera".

Altolagirrek esan duenez, "aurten jokalariek txandalak ere izango dituzte".