Pilota partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Kirolak
2012ko uzt. 27a, 11:16

Saninazio bigarrenez, abuztuak 1, jokatuko diren pilota partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Gaur, ostirala, 19:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Saninazio bigarrenez, abuztuak 1, jokatuko diren pilota partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak.

Lehenengo partida Jaunarenak eta Pascualek Ezkurdia eta Peñagarikanoren kontra jokatuko dute. Bigarrena izatez, Titin III.nak eta Zubietak Martinez de Irujo eta Laskurainen aurka jokatuko dute. Sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun beharko dio: Nongoa da Juan Martinez de Irujo pilotaria?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Gaur, ostirala, 19:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea.

Gaur bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.


Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu