Azpeitiko Plan Nagusia: hausnarketak eta proposamenak

Aitor Aranguren Iriarte (Hamaikabaten zinegotzia Azpeitiko Udalean) | Politika
2012ko uzt. 26a, 16:00

2012ko uztailaren 5eko Udalbatzan, Azpeitiko Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiari hasierako onarpena eman zaio (neuk, Hamaikabateko zinegotzi bezala, ezin izan zuen bertan egon). Dokumentu honetan Azpeitiko garapena diseinatzen da 2020ko mugaraino. Beraz, Udalak duen estrategia-tresna garrantzitsuenetako bat da.

Hamaikabatek honako hausnarketa hauek ipini nahi ditu mahai gainean:

    • Zergatik ez dira herritarrak kontsultatu? Gutxi batzuk zergatik erabaki behar dute Azpeitiko etorkizuna? Plan hau herritarrei bizkarra emanez egin da, inongo parte-hartze prozesurik planteatu gabe. Planaren Aholku Batzordea zergatik bildu da behin bakarrik?
    • Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek (hasierako onarpena duen dokumentu berria), euskal udalerrien etxebizitzen oferta kuantifikatzen dute 2010-2017 epealdirako, Azpeitiarentzako gutxieneko ahalmena 904 etxebizitza izanik eta gehinez 1.292. Eta Azpeitiko Plan Nagusiak, berriz, 1.250 etxebizitza planteatzen ditu. Zergatik proposatzen da etxebizitza kopuru maximoa, gaur etxebizitzak saldu ezinik daudenean eta hazkunde demografikorik ez dagoenean?
    • Krisi ekonomiko eta sozial sakonean murgilduta gaudenean, Plan Nagusiak ez dauka etxebizitza eskariaren azterketarik. Hamaikabatek eskatu du eta Bilduk egiteari uko egin dio.
    • Herri erdian Azpeitiko Udala lurren jabe da, Frantziskanetan. Hamaikabatek eskatu du area hau lur urbanizagarri izendatzea Plan Nagusian eta Bilduk ezetz erantzun du. Hamaikabatentzat estrategikoa da area honetan eragitea Alde Zaharra biziberritzeko (etxebizitza berriak, aparkalekuak, plaza oinezkotzeko aukera paregabea, aisialdirako lekuak, ibaia berreskuratu...). Bildurentzat ez al da estrategikoa Alde Zaharra eta herri erdia biziberritzea eta berreskuratzea? Udalak zergatik ez du nahi bere jabetzako lurretan (herri erdian) aritu?
    • Ezker abertzalea pasa da Izarraizpe-Esklabetan etxe bat ere ez onartzetik, 150 etxe planteatzera (gehienak babes ofizialekoak) 201eko abenduan eta orain 274 asumitzera (gehienak etxebizitza libreak). Zergatik?
    • Eta Soreasu-Madalena? Eta Juan XXIII? Zergatik ez da inongo aktuaziorik planteatzen ahaztutako zonalde hauetan?
    • Plan Nagusiak bariantea Oñatz aldetik planteatzen du, Bilduk badaki ez dela egingo. Zergatik ez da planteatzen Loiolan lotura berri bat eta berrerabili Loiolatik Garmendigainera doan bidea?
    • Plan Nagusiak Larringo area planteatzen du industriarentzako lur berri bezala, jakinda ez dela egingo. Bitartean, Landetako industri gunea itzaltzen eta indargabetzen, pabiloi zarrekin eta hutsekin. Zergatik ez dago planik Landetarako, zergatik ez da berehala Landetan eragiten?
    • Zergatik planteatzen da kanporanzko hiri-hazkundea eta ez zaio lehentasuna ematen barruranzko hiri-hazkundeari, azpeitiarren bizi-kalitatearen hobetzeari apustu eginez?
    • Plan Nagusiaren dokumentua gaztelaniaz bakarrik dago. Eta euskaraz zergatik ez?

Zergatik?

Hamaikabatek lan egingo du Plan Nagusi hau hobea eta azpeitiar guztiena izateko.

Bidali:  

Erantzunak

ekilikua | 2012-07-26 : 16:24

Ta plenoa azaltzie ez al zaik okurritzen?

makolo | 2012-07-26 : 18:45

Galdera - erantzun konstruktiboak guztiontzako mesede¡¡¡¡

joxelu | 2012-07-26 : 20:14

zinegotzia haizekala? orduan ez diat ulertzen zeatikan egiten ditukan galdera hauek (galdera onak batzuk) foro honetan udal-etxean errasago erantzungoibe.

makolo | 2012-07-26 : 20:35

Ta plenoa azaldu¡¡¡

bildustan | 2012-07-26 : 22:42

Horrela idazten denean, serio-serio eta esaten dena ez denean egia, bi aukera daude:
a) ezjakintasuna, hortaz zinegotzi eta talde honi pixkat gehiago espabilatzeko eskatu behar zaio.
b) gezurra apropos ibili komunikabideetan desgastea egiteko.

Ikus dezagun egoera, behingoz, herri hontako bi alderdi nagusiak aho batez onartu dute plana, behingoz. Baina, H1bat ez zen udalbatzara joan.

Goazen atalka aztertzera bere aportazioa. Noski, udalean aukertu eta defendatu behar zuena eta ez duena egin. Soilik, komunikabideetan egiten dutena.

bildustan | 2012-07-26 : 22:44

lehena, ezker abertzaleari dagokiona. H1bat: eremu horretan ITURZULO ahaztu zaik, ITURZULO bai, ITURZULO. Ba al dakizue non dagoen? baietz pentsatzen dut. Esklaban gertu, eta zenbat etxebizitza aurreikusten ziren bertan?

Ba ondo begiratu etxebizitza asko aurreikusten ziren eta horiek kendu behar zaizkio 274 kopuruari.

Beraz, nahita edo nahigabe manipulazioa.

bildustan | 2012-07-26 : 22:47

bigarrena, eusko jaurlaritzako gidalerroak ez dituzte kopuru horiek aurreikusten pixkat gehiago aurreikusten dituzte. Eta, badakizue gainera CORRUGADOS eremuan aurreikusten direnak ez direla egingo.

Hemen, arazoak sortzen zaizkit: norbaiten monopolio bultzatzea nahi al dezute? konstruktore batek soilik etxeak egitea?

Datu errealetan egin da plana, datu erreal eta objetiboetan, Azpeitiko etxe salmenta arabera.

bildustan | 2012-07-26 : 22:47

Auzitegi Gorena eta 2007ko arauak anulatzeak ze egoeran usten du Azpeitia? galdetu al dezute.

bildustan | 2012-07-26 : 22:48

Frantziskana Corrugadosekin garatu beharra eta labea kendu gabe ezinezkoa dela etxerik egitea, barbaritatea al da? nork erosiko lituzke etxeak labeari pegatuta? Nork?

bildustan | 2012-07-26 : 22:50

loiolako barianteari buruz, zuek ez dezute ezertxo horrelakorik planteatu. Bilduk planteatu du hori eta gainera idatziz. Dokumentua dago, barianteari alternatiba planteatu zitzaion diputazioari.
Eta bariantea marraztea nori dagokio? Udalka posible al du marraztea?

bildustan | 2012-07-26 : 22:51

Landeta, Juan XXIII, Soreasu ... zer ikusi dauka plan urbanistikoak? H1bat ze ikusi dauka planak? Pabelloi bat berritzeak ze ikusi dauka plan urbanistikoarekin ...

bildustan | 2012-07-26 : 22:52

Ondo dago plana hobea izatea borrokatzea, baina ez zuen plana onartzera derrigortzea beste azpeitiar guztiei.

bildustan | 2012-07-26 : 22:54

Partehartzeaz: ba al dakizue zer den planaren abantzea? Zenbat aldiz bildu zen kontseilua? onartu den planak oinarria al duen abantzean?

Ikusi al duzu uztarriako esteka, iradokizunak egiteko.
Ba al dakizue epea dagoela irailak 21 arte?

bildustan | 2012-07-26 : 22:55

Bukatzeko, denak aritu behar dugu arduraz baina jokabide arduratsua al da hau? Udala prentsaz enteratzea?

makolo | 2012-07-26 : 23:32

Ta nolatan ez zinen ba azaldu plenora ??Edo kontraerasoa deitzen zaio honi????

makolo | 2012-07-26 : 23:51

H-1 ikusteko jayo gea¡¡¡¡¡¡

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu