Saninazioetan autobusak izango dira Zumaia, Zestoa eta Azkoitira

Uztarria.eus | Festak
2012ko uzt. 26a, 12:32

Gaueko zerbitzua indartuko dute eta hilaren 29an, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean hainbat joan-etorri egingo dute autobusek. Bestalde, Julian Elorzako geltokietan ez da autobusik izango, eta Enparan Gainen geldituko dira.

Saninazioetan autobus zerbitzu berezia egongo da Azpeititik Zumaiara, Zestoara eta Azkoitira. EuskoTrenek uztailaren 29tik abuztuaren 1era, gauero, autobus zerbitzuak izango dira.

Azpeititik Azkoitira, 01:00etan, 02:20tan, 03:00etan, 4:20tan eta 05:25ean irtengo dute anbulatorio aurretik. Azpeititik Zestoarako eta Zumaiarako autobusak, berriz, 01:30ean, 03:30ean, 04:40ean eta 05:45ean egongo dira.

Autobus guztiak anbulatorio aurretik abiatuko dira, eta Azkoitian Julio Urkijo kaleko geltokian geldituko da. Zumaian Pantxika Etxezarreta kalean egingo du geldialdia. 

Aldaketak geltokietan

Saninazioak direla-eta, Azpeitian Julian Elorzako autobus geltokietan ez da autobusik izango. Han gelditu ordez, Enparan Gainen egingo dute geldialdia, abuztuaren 3ra bitartean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu