Konkistaren harira, ekitaldia

Uztarria.eus | Kultura
2012ko uzt. 26a, 11:37

Atzo, hilak 25, 500 urte sartu zen IruƱeara Albako Dukea Nafarroa Garaia konkistatzera. Horren harira, Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak ekitaldia egin zuen plazan eta Sanagustin kulturgunean. Txalapartariak aritu ziren plazan aurrena. Gero, Itsasi Dantza Taldekoek IkurriƱaren dantza egin zuten Nafarroako banderarekin. Sanagustin kulturgunera sartu ziren segidan, eta Kontxita Martija zinegotziak sarreratxoa egin ostean, Manuel Agirretxe Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeko kideak udal adierazpen instituzionala irakurri zuen. Behin hori guztia eginda, konkistari buruzko bideoa eta bertso saioa izan ziren.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu