Corrugadosekoak Bilbon kanpaldia egiten ari dira

Uztarria.eus | Ekonomia
2012ko uzt. 26a, 10:36

Bihar, ostirala, bukatuko dute akanpada. Gaur, berriz, elkarretaratzea egingo dute 13:00etan, Bilboko BBVAren egoitza aurrean.

Corrugados Azpeitiako langile talde bat Bilbon, kanpin-dendekin..  Ikusi haundiago | Argazki originala

Corrugados Azpeitiako langileak Bilboko BBVAren egoitzaren aurrean akanpada egiten ari dira euren lanpostuen defentsan eta murrizketen kontra. Bihar, ostirala, arte egongo dira han eta gaur, osteguna, elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan. 

BBVA Grupo Gallardoren hartzekodun nagusia da, "hortaz, enpresaren zein langileen etorkizunaren erantzule ere bada".

Bidali:  

Erantzunak

larranaga | 2012-07-26 : 11:14

Galdera bat nere ezjakintazunetik: Ze papel jokatzeu BBVAk arazo guzti hontan? Hartzekodun nagusia da bai, baina ze arazo dago? Gallardok ezin du ordaindu eta ez diote luzatzen mailegua edo...

MeMe | 2012-07-26 : 13:10

Larranaga etzekiat irakurri dekan albiste osue baino berriz irakurri zak eta beitu BBVA gatik ze jartzeun...
Kritikatzen hasi aurretik informau!!!!!
Ke la ignorancia es atrevida.....

Azpeitiarra | 2012-07-26 : 13:59

Mailegua maiatzean luzatu zuen beste lau urtegaitik. Nagusia urruti dago berarena joateko beraz gertuago dagoen errudun bat bilatu behar da.

larranaga | 2012-07-26 : 14:18

MeMe hire bai dala ignorantziye, ointxe hemen ezin dek ezer galdeu ala? Benetan ez neukean ideaik ta berriyek jartzeuna letzeko kapazidadie bazaukeat, hartzekodun nagusiye dala ta? Horrek eztik eze esan nahi atzien ez badao arazoik. Ta hori galdetze nian ea ze pasatzean ez besteik, ez kritikamta ez eze, baino azkeneko zuen komentayo ta erantzunekin pasako zaizutena danak nazkau ta iñor ez interesatzie zuen arazukin!!!
Ta oin nahi dekan dana kritikauzak

MeMe | 2012-07-26 : 15:16

Larranaga barkaiek ire intentziyue galdetzie bakarrik bada. Ironiyekin ai itzeala pentsau diat eta nola empresa horrekiko daon "tirriyez" nazkaute gauden ba gaizki ulertu bat izan dek. Barkauzak.

bahaleike | 2012-07-26 : 15:38

Larranaga gustiz ados nago hirekin, hemen arazoa da Gallardok 500 milloi euro zor dula, eta noski bankoak diru hori berreskuratu nahi dute, baina guk etxeak egiteko burnia saltzen dugu, eta espainian eta europan etxe pute bat ez da eraikitzen.
Irteera bakarra zinturoia iztutu eta mirari baten zai geratu, baina hemen azaltzen dira gure sindikatu salbadoreak esanez dena gezur haundi bat dela guri joditzeko eta asuntoa hobetzeko toma greba mugagabea, baina lortzen duten gauz bakarra da nagusia gero ta erosgoorro jartzie, despidoak kondiziyo txarrenetan izatie, beste danai %35 soldata jeistie........baina kontuz bukaera zein izango dan danok daukagu gure buruan.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-07-26 : 16:12

Bahaleike, gero eta patetikoagoa haiz.
Irteera bakarra gerrikoa eztutu eta mirariaren zain egon. Jooode, eskerrikasko hire errezetarengaitik.
Gure aurrekoak hori egin bazuten, gaur egun ez genian izango paga extrarik, ez oporrik, ez eskubiden sinpleenik. Ugazabaren menpe egongo gitxian.
Gai hauetan miraririk ez zegok. Lortzen dituk borrokaren bidez, urteetako borrokaren bidez.
Mesedez, joan adi hondartzera. Bueno agian "burgesito" berri bat haiz....

bahaleike | 2012-07-26 : 16:32

Karmelo etorriko dituk denbora hobeagoak borrokarako, noiz etzakiat, baina etorriko direla seguru!!

bahaleike | 2012-07-26 : 16:49

Etorriko dituk denbora hobeagoak borrokarako, enpresa ez bada izten orain noski, momentuan nola edo ala aguantau behar daukagu txaparroia, BESTE DANAK BEZALA.

gaur | 2012-07-26 : 17:13

Earki Karmelo, gu borrokan gure seme alaben paga extrak defendatzeko baina gaur ezin ogirik erosi. Izugarria!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-07-26 : 17:14

Ahhh, borrokatzeko zer behar dek, hurrengo zerrendan egotea?
Hau orain argitu behar diago eta Gallardok edo agintzen duenak, serio eta tinko garela langileok jakin beahr dik, eta seguro enteratzen hari dela.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-07-26 : 17:25

Gaur, hik ulertzen dek nahi dekena.
poliki poliki irakurri.
Zuen bezelakoarekin guk galduko ditxiagu gure aurrekoek borrokaz lortu zituen eskubideek.
Ez dek ba oso zailla ulertzea...

gaur | 2012-07-26 : 17:35

Hurrengo zerrenda sindikatoek egin dute dabaneko eta denon izena dago bertan. Sekulako borroka!

Azpeitiarra | 2012-07-26 : 17:52

Ai Karmelito ez ikustie burrukie galdu dekela ta galtzak galtzeko arrixkuen ahola.Egiye esan besteik ez tek merezi. Oso ondo haizeate segi hola.
Gaur goizien bbvan eon nauk ta sarreran zaoan langilie iraileko erien kalendayue iten hai huan. Hiri lau egun bakarrik jarri ditxik.
Egunek aurrea ziztek ta zauriye handitzen hai dek.

gaur | 2012-07-26 : 17:59

Eskerrak Getafekin dezuten koordinazio bikain horri. Hemendik entzuten dira beraien barreak.

gazte82 | 2012-07-26 : 23:27

bahaleike ire erantzunek ikusita garbi zeok ze aldetan aon ta i bezelakuk,gallardo bea ematek emen olako asko zeok.
zuek emendik uztarrian bidez defenditzeituzue langilik......
zueke segi ola kriston lana ai zeate iten

balaike | 2012-07-27 : 07:16

Garbi daona dek 45 egun. ( Alperrik)
60 lagun kalien minimuekin ezer ez dezuelako egin (ELA ta LAB)
Beti beste kulpabliek billatzen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-07-27 : 13:59

balaike, kaleratuak ez diabe nahi dirurik, lana nahi diabe HIK bezela.
HIK nahi badek kaleratzie, lab edo ela eta nosko olkik negoziatuko dik.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-07-27 : 14:48

Eta beste kontu bat:
Zergaituk ez dezute kritikatzen Azpeitiko Zuzendaritza?????????????
Noski, nola zuek ez zaudeten zerrendan eta pentsatzen dezute iñoiz ez zaretela egongo... ezin dezute kritikatu.
Hauek dira zerredaren arduradunak.
Kale gorrira bota nahi dituenei egurra !!!!

pepe2 | 2012-07-27 : 16:29

Nik kritikatzen diat Azpeitiko zuzendaritza, ezdute eta aurpegirik ematen baño negoziaketa mahaitik komiteak kendu zituen.

Ez zait ondo iruitzen nola ari diren ez zuzendaritzakoak ez eta komitekoak ere, bakoitzari berea.
Hemen berauen obligazioa zen negoziatzea, DENENA, zuzendaritza eta komitekoena.

Eta langileak ahal diren kondizio onenetan irten eta gelditzea izan behar zuen berauen borroka.
Gañerako gustia soberan dago.

Nik ere naiago nuke :
.60 kalea ez baziren bidali beharko,
.ez eta otsailean irten zuten 100 joatea ere
.ezta lengo udarako 14 haieke.

Zer uste duzue guri berdin zaigula? Ba zuek bezelaxe lagun asko joan zaizkigu baño ezertxo ere egiterik ez dago legea horrela dagoelako.

60 kalea bidali behar baziren oraingoan, eta hori bai edo bai izan behar bazuen, norbaitek zerrendie egin beharra zeukan, ez zueten boluntarioik eskau nai eta.
Niri ere ez zait ondo iruitzen boluntaioik ez ezkatzea.

Ezta ere ez zait ondo iruitzen aplika dituzten murrizketak aplikatzea ere tarteko gauza bat izan zitekeelako.

Komiteak eta zuzendaritzak negoziatu balute, murrizketa hauek txikiago izatea zeukaten eta 60 hoiek ere kondizio hobeetan irten ahal izango zuten.

Ulertzen diat 60 hoiek ez nai izatea dirurik, baño legeak anparatzen badizkik kaleratze hauek, dirua bakarrik geldituko zaie lortzea. Abuztuaren 5en Corrugadoseko langile izateari lagako diote eta.

Nai izatea eta ez nai izatea ...
Honela konponduko balira gauzak ...

Kale gorrira bota nahi dituenei egurra !!!! Egurra guri hari zaizkigu ematen eta denbora aurrera doa baña soluziorik ez.

Haber sortea dagoen epaiketetan eta ala bada denontzat hobe baña hau denon onerako konpondu beharra dago.

Bestela irakurri gaurko berriak :

.Récord histórico: 5.693.100 de parados
.Gipuzkoa pierde 7.100 empleos en el último trimestre
Suma 500 parados más hasta alcanzar los 41.800, lo que deja la tasa de paro en el 12,40%

Haber 305 kanpoan geratzen bagara nora joan behar dugun lan bila.

Hasi pentsatzen nola eman irtenbidea greba honi ...
Uztailaren 20tik ez zegok eta iñungo eta iñoren berri eta laguntzarik.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-07-27 : 22:29

Berriro esango diat, Zerrendak egiten jardun zutenei egurra !!! Eta ez dituk urrutikoak, ez zegok extremadurara joan beharrikan.

Ahaztu BBVA eta hauekin eta presio soziala zerrendak egin zituztenei!!!
legea nagusiaren alde egongo dek bainan orain ez dezatebela burua ego azpian ezkutatu zerrendak egin dituztenak.

kewiki | 2012-07-28 : 00:19

Karmelo, bapatean zure diskurtsoa aldatu ote den irudipena daukat:atzorarte Gallardo eta BBVA ziren urduri omen zeuden. Arerioak eta orain zerrendak egin dituztenei egurra! Estrategia aldatu al duzue? Noren aurkako greba eta mobilizazioak dira?
Borroka, presioa, duintasuna, idatziak eta kantuez aparte, zein da lan karga nabarmen jaitsi zaion enpresa honentzako duzun konponbidea? Grebak nagusiari dirua aurrezten diolakoan nago, eta greba egun bakoitzeko enpresaren itxiera gero eta gertuago.

gazte82 | 2012-07-28 : 00:44

Galdetu ali-baban kobazulun nagusiyei lan karga zeatik jeitxi dan, aiek dituk empresa ori orta eman duenak batzuntzako jainkuk ituan,ta aiek lasai askoik.....

kewiki | 2012-07-28 : 15:09

gazte82, eta egoera ekonomikoak eta bereziki eraikuntza sektoreak bizi duen krisiak ez al dute eraginik?

gazte82 | 2012-07-28 : 15:59

bai oixe baietz duda gabe sektori gaixki zeok,eztiau aldako baño empresa hori orta bertako geienak bazekiau zerrek eman dun ta oinbeste gezur eondek ......ta bazekiat greba itekore eztala garaitik onenare bano lenuo gauzak ez iteatik oixe pasatzet 2008tik konbenioik gabe,2008tzin etzaoan bano beitu

kewiki | 2012-07-29 : 00:27

Bai, baina zuk esandakoaren arabera, denontzako dirua zegoen bitartean beste aldera begiratu zen, eta orain, egoera oso larria denean, eta benetan presioa egiteko aukera gutxi, greba mugagabea. Nik zalantza handiak ditut greba honen eraginkortasunean, eta ez dakit zenbateraino neurtu dituzten ondorioak bultzatzen dutenek.

sara | 2012-08-02 : 16:42

Keman azaltzen diren politiko hauek, zerbait egin berko dute, ez gezurra esan bakarrik. Bideo hontan gezurretan garbi azaltzen dira, Gallardo ere bai: http://youtu.be/MNiuksQII7k

kewiki | 2012-08-03 : 23:45

Sara, zer egin beharko lukete zure ustez politikoek Corrugadoseko kasuan?

gazte82 | 2012-08-04 : 16:40

gezurretan ez jardun!!!!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-08-07 : 22:28

Egurre zerrendak egin zituztenei, orain beraiek dabiltza telefonoz deitzen,beldurra sartuz.
Beraiek daude akojonatuta. Badakite Corrugados tik kanpo ez dutela kobratuko hemen kobratzen duten "millonada".
Ezertarako ez dute balio, bakarrik amildegitik botatzeko langileei.

kewiki | 2012-08-14 : 22:07

Karmelo, hori arazoaren azalean geratzea da, mamira joan gabe. Eta zuen estrategia okerra onartu beharrean, kanpoan errudun bila. Behar ez den lekuan baztar guztiak nazkatzen eta behar den lekuan ezer ez. Eta lantokiaren itxiera gero eta gertuago.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Karmelo | 2012-08-19 : 16:07

Kewiki, niretzat ez dek ain azalekoa. Hi eta ni bezela soldata bategaitik joaten diren batzuk lanera, zerrendak egin ditxiabe. Horrei deitzen zaio "kolaboratzaileak".
Entzun dek, "Kolaboratzaileak". Etzakiak dakiken, batek aldegin dik, zerrendan mutur belarri ibili eta orain ospa.

corrugadoskue | 2012-09-02 : 08:18

Hasiera batean 305 alde egotie normala zen, danok usten genuen dokumento famoso horretan zenbaki hori jartzen zuela.
Baina laister jakin genuen gezurretan ari zirela eta 241 langile bakarrik geratuko zirela, eta gainera Bilduk ere firmatu zuela dokumento hori.
Argi eta garbi dago Gallardok arrazoi osoa daukela, 60 kaleratze eskatzerakoan, Eusko Jaurlaritzan, Diputaziyuen eta Udaletxean baimena dauka eta gainera legea bere alde dago, horren aurka jutie irtenbide gabeko zulo baten sartzie da.
Oso erraza da kaleratua izan eta greba luze baten alde egotie, zergatik beraiek ez daude greban, paroan daude eta kobratzen, ez dute ezer galtzen eta ez zaie inporta azkenean enpresa izten bada ere.
Baina benetan ia hiru hilabete greban gaudenok, itota eta larri gaude, zergatik enpresan itxiera gero eta gertuago ikusten dugulako.
Gallardo beti egonda murrizketa buruz hitzegiteko prest, baina sindikatuak beti jarri dute 305 zenbaki hori aurretik eta bide hortatik ez goaz iñora, Gallardo enpresan egoera ikusita, derrigortuta dago neurri hori hartzea, aurrera nahi baldin badu egin.

kewiki | 2012-09-03 : 08:57

Zuzendaritzak jendea soberan dagoela uste badu, arazoa hori da, eta ez zerrendak nork egiten dituen.

"kolaboratzaile" eta horrelakoak, zuen estrategiaren barruan eta zuen amorrua nonbaitera bideratu behar duzuelako balioko dute, baina muina, nire ustez, ez da hori.

Grebaren aukera hartu zenuten, eta lehen ere idatzi nuen bezala, egunak aurrera doazen neurrian, aurrera egiteko gero eta okerrago zaudete, baina orain atzera egitea nola justifikatu dezakezue?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu