Xoxoteko gertakaria salatu dute Udalak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak

Uztarria.eus 2012ko uzt. 25a, 14:22

Udako denboraldia iristearekin batera, asko dira Xoxote eta inguruetara akanpatzera joaten direnak. Joan den asteburuan ere izan zen jendea Xoxoten eta Udalak jakinarazi duenez, "gertaera larriak eragin dituzte": "Su handia egin dute, zuhaitzak zuritu dituzte, zelaia zaborrez josi dute...". Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Udalak gertakariak salatu dituzte eta uda ostean, Xoxotera akanpatzera joaten direnentzat neurriak ezarriko dituztela azaldu dute.