Azpeitiarrek galdu egin dute azkoitiarren kontrako erronka

Urola Kostako Hitza 2012ko uzt. 24a, 13:27
Erronkan parte hartu zuten Azpeitiko eta Azkoitiko kirolariak. (Urola Kostako Hitza)

Azkoitiarrek 47:12 minutu behar izan zituzten, eta 47:47 azpeitiarrek. Erronkarekin garai batean egiten zen proba berreskuratu nahi izan dute.

Azpeitiar lasterkariek eta txirrindulariek galdu egin dute azkoitiar kirolarien kontrako erronka. Azkoitiarrek 47:12 denboran egin zuten proba eta azpeitiarrek 47:47an. Herenegun, zapatua, jokatu zen kirol proba.

Azpeitiarren aldetik korrika Xabat Mancisidor eta Garikoitz Uzkudun Aiztitxo eta bizikletan Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txahala izan ziren. Jokin Sudupe Pio eta Imanol Larrañaga Bitturi korrika eta bizikletan Mikel Garate eta Arkaitz Arakistain aritu ziren. Lau kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten; bizikletakoek bi aldiz eta lasterkariek behin. Garai batean egiten zen proba berreskuratu nahi izan dute erronkarekin. Azkoitiko Plaza Berria jendez gainezka egon zen probak iraun zuen bitartean.