Punta puntako pilotariak izango dira saninazioetan

Uztarria.eus 2012ko uzt. 18a, 12:33

San Inazio egunean Asegarceko pilotariak izango dira eta abuztuaren 1ean Aspekoak.

Saninazioetan punta puntako pilotariak izango dira Azpeitian. Bi egunetan eskuzko pilota partidak izango dira, Izarraitz pilotalekuan.

Uztailaren 31n, San Inazio egunean, Asegarceko pilotariek jokatuko dute. 22:30ean hasita, bi partida jokatuko dira Izarraitzen. Lehenengoa, Saralegi-Otxandorena eta Olaetxea-Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute. Partida nagusia, berriz, Olaizola II.ak eta Albizuk Bengoetxea VI.aren eta Beginoren kontra neurtuko dituzte indarrak.

Abuztuaren 1ean, berriz, Aspe enpresako pilotarien txanda izango da; Jaunarena-Paskual bikotea Ezkurdia eta Peñagarikanoren kontra arituko da, hasteko. Ondoren, Martinez de Irujok eta Laskurainek Xala eta Zubietaren kontra jokatuko dute.