Nuarbeko frontoia inauguratu dute

Uztarria.eus 2012ko uzt. 16a, 19:38

Herriko edadetuen egunarekin bat eginez atzo, igandea, inauguratu zuten Nuarben frontoia. Eneko Etxeberria alkateak eta Xiriako Gurrutxaga nuarbetar puntista ohiak moztu zuten zinta, dantzariek aurreskua eskaini ondoren. Gero, Xiriako Gurrutxaga bera izan zen ohorezko sakea egin zuena. Estreineko partida, berriz, Ilunpe pilota elkarteko kirolariek jokatu zuten, Etxanizek eta Aizpuruk Otamendiren eta Murgiondoren kontra.