Loiolako lorategiak, egokituta

Uztarria.eus 2012ko uzt. 16a, 13:18

Loiolako Santutegian inguruko lorategietan egokitzapenak egin ditu Azpeitiko Udalak. Batetik, santutegi aurreko bi lorategien erdian dauden oinezkoentzako espaloiaren ertzetako belar-hesiak kendu dituzte. Bestetik, lorategiotan dauden zuhaitzen inguruko informazio emateko panelak jarri dituzte. Panel horietan zuhaitz bakoitzaren inguruko ezaugarriak-eta daude ikusgai euskaraz eta gazteleraz.