Bilduren agintaldiko lehen urtearen "balantze etsigarria" egin dute EAJren zinegotziek

Uztarria.eus | Udala
2012ko uzt. 13a, 20:17

"Krisian murgilduta, Azpeitia txosna handi bat bihurtu dute", diote jeltzaleek. "Edukirik gabeko urtea" izan dela uste dute, "galdutako urtea". Egungo udal agintaldiaren balantzea eta udal gobernuari egiten dioten kritika jasotzen duen argitalpena gaur, ostirala, hasi dira etxez etxe banatzen.

Ezkerretik eskubira, Aitor Gorrotxategi, Jesus Larrañaga, Onintza Etxeberria eta Itziar Lasa.  Ikusi haundiago | Argazki originala

"Hitzak, argazkiak eta festak, eta ez lana, eta ez konponbidea". Hitz horiekin laburbildu du Jesus Larrañaga bozeramaile jeltzaleak Bilduk udal gobernuan egin duen aurreneko urtea. Larrañaga bera, Aitor Gorrotxategi, Onintza Etxeberria eta Itziar Lasa, EAJk dituen bost zinegotzietatik lauk -Nerea Aldai falta zen-, egungo udal agintaldiaren lehen urtearen balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman dute. Bide batez, "balantze etsigarria" jasotzen duen argitalpena aurkeztu dute; gaur, ostirala, hasi dira etxez etxe banatzen.

Aipatutako argitalpenean agertzen den esaldietako bat erabiliz, "krisian murgilduta, Azpeitia txosna handi bat bihurtu dute", esan zuen Larrañagak. EAJren zinegotzien kritikaren ardatzetako bat hori da, izan ere. Jeltzaleen ustez, Bilduren agintaldiko aurreneko hori "edukirik gabeko urtea" izan da, "zentzuzko gauza bat, mamia duena, ez da egon". "Galdutako urtea" izan da, EAJren aburuz, eta udal gobernuak festak eta parranda sustatu eta baliatu dituela iritzi diote, "beraien eraginkortasun eza tapatzeko".

Komunikabideak, gobernuaren "taldeetakoak" eta alkatea

Bilduri zuzendutako kritikan komunikabideak ere tartean sartu dituzte EAJren zinegotziek: "Zaborraz hizketan, komunikabideak kontrolatuz eta manipulatuz, Azpeitia mugitzen ari den itxura emateko, itxura hutsa". "Kritika ezarekin harrituta" daudela diote. "Hau Barrio Sesamo da, dena ondo doa eta polita da".

Beraien ustez, ordea, "Udalak funtzionatu badu, udal langileen inplikazioagatik izan da". Bilduk Azpeitiaren etorkizuna diseinatzeko edota planifikatzeko proiekturik ez duela aurkeztu uste dute eta horrekin "oso kezkatuta" azaldu dira. Udal barruko funtzionamenduari dagokionez, kexu azaldu dira, beste behin, "batzorde gutxi" daudelako eta "ez dutelako funtzionatzen"; Aitor Gorrotxategik esan zuenez, "Kultura batzordeak, adibidez, aurten hiru bilera besterik ez ditu egin".

Udal gobernua "bere taldeetakoak gustura egoten" ahalegindu dela ere esan dute prentsaurrekoan EAJren zinegotziek. Eta puntu horretan, Sanagustin kulturguneari egin diote aipamena: "Sanagustini 27.000 euro eman dizkio Udalak sei hilabetean, Udalari dirurik ez kostatzeko subkontratatu zenean".

Azkenik, Eneko Etxeberria alkatearen jarrera kritikatu dute: EAJren zinegotziekiko, batetik ("batzordeetan behin baino gehiagotan esan digu gure beharrik ez dutela, gehiengo osoa dutelako", dio Larrañagak), eta hainbat gairen aurrean azaldu duena, bestetik. Jeltzaleentzat, "urtebete pasatu da eta bere (alkatearen) iritziak ez ditugu ezagutzen". Etxeberriari "gai estrategikoetan dimititu" izana egotzi diote eta Udalean "beste pertsona batzuk agintzen" dutela bota dute EAJko ordezkariek.

Bidali:  

Erantzunak

makolo | 2012-07-13 : 21:51

Baino, zuen politikarako inkonpetentziaz aparte, harritzen nauena da, alderdi honen autokritika , eta norabide falta ; inmobilismoa ,eduki eza,galdutako urtea ,zentzuzko gauzarik ez eta horrelako diskurso bat darabilte ......Boteretik porrot historiko bat jasota erten direnean Guipuzkoa osotik¡¡¡ , zuen alderdiak ADN-an markatuta dezuten mobilismo eta plan urbanistikoekin gainera¡¡¡

naroa03 | 2012-07-13 : 22:06

Gure salbatzailiek hitzein debe. AMEN.

jozu | 2012-07-13 : 22:08

hauek flipau iten debe!

Haizeaburuan_ | 2012-07-13 : 22:54

Gogorra da bai, hainbeste urtean boterean egon eta onartzea jada azpeitiarrek ez zaituztela nahi boterean. Baita tristea ere Bildukoek ez dutela ezer ere egin esan beharra, zuen burua goratzeko. Nik ez dut nere burua ikusten inongo partidu politikoko inkondizional gisa, baina objetiboki begiratuta, Bildukoek zerbait egin dutela transmititzen dute, behintzat. Zuek beste itxura bat ematen zenuten.

Betikue | 2012-07-13 : 23:09

PNV opoziziyoek egin behar duena eitteu...lehen opoziziyuen zerenak eittezeben bezela...danak bedinek zeazte. Nazkaute nao pilitikaz eta politikoz.

XabierAranbarri | 2012-07-13 : 23:10

Sanagustin kulturguneko kudeatzaile bezala, argitu beharra dut EAJk prentsaurrekoan kulturguneari buruz emandako datua (EAJ: "Sanagustini 27.000 euro eman dizkio Udalak sei hilabetean, Udalari dirurik ez kostatzeko subkontratatu zenean").

Udalak 2012. urtean Sanagustinerako erabili duen diruaren berri emango dut ondoren. EAJk berak 27.000 euro aipatzen ditu, baina ez dakigu justu zertaz ari den.

Azpeitiko Kultur Mahaiak udal lehiaketa publiko bidez lortu zuen Sanagustineko kudeaketa hartzea, oraintxe dela urtebete —datorren astean Kultur Mahaiko batzarrean urtebete honen txostenaren berri emango dugu—, eta udalak harrezkero Sanagustini ez dio sosik eman diru laguntza bezala, Sanagustin kudeatzen duen kooperatibak udalari ez diolako diru laguntzarik eskatu, eta eskaera eza horren berri badu EAJk ere, geuk berari zuzenean azalduta eta idatzietan emanda. Beraz, "27.000 euro eman" hori manipulazio bat izan daiteke; gauzak zehaztu, argitu eta frogatu egin behar dira.

Sanagustin kulturarako egokitzeko, aurreko urteetan bezala 2012an ere udalak erabili du dirurik eraikinerako. Azkeneko urtean, bi arrazoigatik:

- 1. Udalak aurreko legealdiaren bukaera-bukaeran pleno bidez erabaki zuen Sanagustinen kudeaketa udaletxetik ateratzea eta eraikinean ostalaritza zerbitzua jartzea, baina duela urtebete obrak 'bukatu' zirenean: entxufe bat bera ere ez zegoen lokalean, ateak eta leihoak puskatuta zeuden, ekipamenduak kolokan osatu gabe edo funtzionatzen ez zutela, elementuen arteko konexiorik ez, eraikinean 17 ate daude eta bakoitzak giltza desberdina zeukan, ostalaritza guneko hutsune nabarmenak (sukaldean apalik ere ez, mahairik ez, fregaderarik ez, tabernarako lababajillasik ez)... Horrela, 67 elementu. Udaleko teknikoak-eta horren lekuko dira. Beraz, udalak lehiaketa publikoa irabazi zuen entitateari —kasu honetan, Kultur Mahaiaren kooperatibari—, ez zion eraikina behar bezalako baldintzatan utzi erabiltzen hasteko.

Ondorioz, inbertsio 'extra' horietan Sanagustineko kooperatibak berak 31.942,15 euro ordaindu ditu —instalazio eta ekipamendu aldetik apenas inbertsiorik egin behar ez zuenean berak...—, eta oraindik nahikoa komeria badugu uste ez genuen inbertsio horri buelta ematen. Eta 2012an udalak Sanagustini 6.452 euro ordaindu dizkio, osatze inbertsio edo obra horiekin amaitzeko.

Instalazioko eta ekipamendu hori Sanagustinentzat da, ez kooperatibarentzat. Udal eraikina da Sanagustin.

- 2. Guk kulturgunearen gestioa hartu genuenean, aurreko legealdiko udalak ontzat jotako bi inbertsio egin gabe zeuden artean: 2.1. Sarreretako kartelak eta agenda panela. 7.156,4 euro. Guk gestioa hartu ondoren jarri ziren. 2.2. Aforoaren handitzea —Sanagustinen aforoa legez 300 lagunetik 500 pasatxora igotzea—. Orain ari dira obra hori bukatzen, eta 18.000 euro inguruko aurrekontua dutela uste dut.

Inbertsio horiek ere Sanagustinentzat eginak dira, ez kooperatibarentzat. Udal eraikina da Sanagustin.

Bi puntu horiez gain, beste bi:

- Udalak Sanagustinen antolatutako bere zenbait ekitalditan edo bere bidez iritsitako zenbait ekitalditan oinarrizko zerbitzu teknikoa gainditzen duenean (egitura kostuak, eta baliabide tekniko eta pertsonalak gainditzean), plus hori ordaindu behar du beste edozein erakundek bezala —maiatzeko Udal Kultura Batzordeko bileran horretaz aritu ginen, zenbait gauza argitzeko, eta udal talde denak han zen—. Udalak berak herriko beste lekuetan antolatzen dituen ekitaldietan zerbitzu teknikoa osorik ordaintzen du; Sanagustinen, aldiz, oinarrizkoa gainditzen duenean pagatzen du plus hori. Beraz, merkeago ateratzen zaio Sanagustinen, oinarrizkora arteko gastua kulturguneko kooperatibaren esku geratzen dalako.

- Udaberrian Aitzealdenk! musika jaialdi handia antolatu genuen, Azpeititik kanpora ere proiekzioa izan zuen, eta hura finantzatzeko, beste entitate askori bezala, udalari diru ekarpen bat egiteko eskatu genion. 2.000 eurokoa egin zuen. EAJ udalean egon zen garaian herriko antzeko jaialdi batzuek 20.000 euroko udal laguntza izan zuten, eta ondo iruditzen zaigu.

Beste datu bat: Sanagustineko plantilla eta jarduera arrunteko gastuak (ura, argia, berogailua eta abar), gure kontu doaz. Udalak ez du batere ordaintzen. Horrez gain, hilero kuota bat ordaintzen diogu udalari lokalaren alokairu gisa.

Beraz, horiek dira gure datuak, eta, zenbaki horiek guztiak herritarrei ere jakinarazteko inolako arazorik ez dugunez, edonori gonbitea egiten diogu kulturgunera etorri eta azalpenak eskatzeko. Gardentasuna da gure ardatzetakoa.

Udal taldeak zenbaki horien jakitun dira: banan bana eman genien 2011ko kudeaketa txostena, eta hor guztia agertzen da.

Sanagustinen azkeneko urtebetean 169 ekimen izan dira, 20.000 ikus-entzule, 50 eragile pasarekin harremanak izan ditugu, Azpeititik kanpora ere saldu dugu egitasmoa... (datuok denok datorren astetik aurrera emango ditugu, txosten batean). Gainera, herriko kultur taldeen kooperatiba batek gestionatzen du. Kultur proiektu eraikitzaile eta herritar bat da, bizikidetza, errespetua eta pluraltasuna ereiten ditugu.

Datuak ematean-eta, beraz, serietate handiagoa izan beharko litzateke.

Xabier Aranbarri (Sanagustin kulturguneko kooperatibako kudeatzailea)

egiyemingarriye | 2012-07-13 : 23:13

Barkau EAJko azpeitiarrak baño, hauek ez al dago etxea bialtzeik? Inoiz ez nuen horrelako ridikulorik ikusi edo entzun. Hauek baño jende hobeagoik ez al dezue?
1. Krisise. Beauek dituk Azpeitiyen industri mailan ezerre ez eitearen erantzule nagusiyek. Horreatik zeok herriye inguruko asko baño okerro. DANA KONSTRUZIYUE, DIRU ERREZA, TXANTXULLO LEPO ETA BEAYETAKO MORDO BAT ABERASTU.
2. Udal funtzionamentue, batzordiek,..aipatze dizkiabe, beayek izen dienien 35 urtien munduko DESPOTAIK haundiyenak.
3. Sangustin eta 27000 euro. ETA SOREASU ETA 21.000.000 euro? (hori dek zero mordue!) Nei gai honek nere onetik ateatzen natxik. Nik hasi ber diat firmak biltzen hainbeste milloi arrika bota zituztenak kartzelan sartzeko. Justiziye eskatzen diagu. Azpeitik milloi hoye danak eukiko bazitun oin, seguru oraingo udalak-e gauza geyo egiteko modua izango zula. ARDURADUNAK KARTZELARA!
4. Larrañaga. Zenentzako ari da, herriyentzat eo bere buruentzat? eta halare lotsaik ez bestiek hola kritikatzeko, era pertsonalien,eta gezurrek esanaz. Zeñek sinistuko diyo honi edo hauei?

Betikue | 2012-07-13 : 23:30

...klaru daona Sanagustin obra faraoniko hau merke etzagula erten ikuste denez....

Anam | 2012-07-13 : 23:32

Betikue-ri: "Sanagustin obra faraonikoa" o Soreasuz ari zea?

Betikue | 2012-07-13 : 23:36

Anam, fijo!...Sorrasu! Ufff...biyek!

Anam | 2012-07-13 : 23:43

Alde earra ziok biyen artien diru aldetiken. Baite aktibidade aldetik 'e.

Joselu | 2012-07-14 : 02:43

Nik jakin nahi nukena da, argazkiko lau hoiyek zeatik ai dien parrez... zein dao kamarien atzien? lehendakarigai apaize pulpitotik sermoie botatzen? sabino aranan apariziyue? erraustegiyen erreinuen sartzeko atie ikustebe eta rreenkarnatzera edo inzineratzera dijuzte? herriko eta udaletxeko miseri ekonomikuatik ai die parrez? eo ispilu bat dao? edo konstituziyue firmatzea dijuzte? edo euroekin eginiko millorriak hormigoi kremaz lagundurik jatea dijuzte? ala kontzierto hormigonikue firmatzea dijuzte? eztet beste esplikaziyoik bilatzen...
nik atez ate zaborra biltzea datorrenai atie irikikoyot, baino eztiyot inoi utziko nere atea zaborra ekartzen... hemen firmak bildu ta deportau kanpoa, hamen kartzelan mantentziek kostau ingozagu ta. 100 urtien in eztezuena Euskal Herriyeatik, zaborragatiken iten ai zeate, firmak biltzen... Sabino aranak euskal arrazie leheneste zun, baino zuena arrazatik aratago dijue, zuena 100 urteko entrenamendue da, eta izatie lortu dezutenak ere eztauke oindik izenik asmaute, hain da berriye iten hai zeatena, hortan ere aitzindariyek zeate... zuek ba al dakizue nazkie zer dan? nik e ez nekiyen zertzan argazki hau ikusidetenearte, Holaxe ba kontuk... hurrena igual festatan solidaiyoz jantzikoie baino kontenedore itxuran, eta denak elkarren barrun sartukoie, beste figura asiatiko hoiyek bezela bata bestien barruen sartzen txikitik haundira eta gero atera ingoie haunditik txikira... earra festak... batzuk profesionalak izatea ailleatzeie baino beste batzuk beti afizionauek izangoie... 100 urtien entrenautare eztie ailleatzen da... eta arraziekin ahaztu, eztao erremeiyoik... nazionalidade espainola badakezue behintzat ta gaitzerdi.

naroa03 | 2012-07-14 : 08:57

Ona joselu,neretzate argazki hau ikusita sentsaziyue berdiñe da.NAZKIE

ekipol | 2012-07-14 : 09:46

Argazkia berak dena esaten du,
bi tabernari Azpeitian gehiegi edaten ari dela esaten, bi tabernari sanagustinegatik hizketan, bi tabernari ...
Azautzeko latigoa, etxe derriboa eskatzen alderdiaren laguntzarekin.
Eta, larriena, atzo web honeta esan eta Uztarriak ezabatu zuena argitzea eskatzen dut. Hori egia bada ( ez det jarriko ze esan zen bestela borratu egingo duteta) memoria historikoa eta 1936 udaleko artxiboa publikatzea exijitu behar da.

Bego | 2012-07-14 : 11:11

Hor argazkian azaltzen diren alderdiak herria bizi guztirako hipotekatuta utzi zuten (Soreasu) moduko eraikin faraonikoagatik. Bilduk, Udala galera handiekin hartu zuen eta hori ondo dakite hor argazkian dauden horiek, orduan zer nahi dute, mirariak egitea?.
, hala diote boskote honek, alkohola neurririk gabe eta abar luze bat esanez. Paradoxikoa benetan ikusita bi tabernari daudela argazkian, orduan, hori ez gertatzeko badakite zer egin behar duten, , tabernak itxi eta ludoteka bat ipini.

Bego | 2012-07-14 : 11:13

Hor argazkian azaltzen diren alderdiak herria bizi guztirako hipotekatuta utzi zuten (Soreasu) moduko eraikin faraonikoagatik. Bilduk, Udala galera handiekin hartu zuen eta hori ondo dakite hor argazkian dauden horiek, orduan zer nahi dute, mirariak egitea?.
Oraingo Udalak Azpeitia txosna handi bat bihurtu omen du, hala diote boskote honek, alkohola neurririk gabe eta abar luze bat esanez. Paradoxikoa benetan ikusita bi tabernari daudela argazkian, orduan, hori ez gertatzeko badakite zer egin behar duten, , tabernak itxi eta ludoteka bat ipini.

makolo | 2012-07-14 : 11:51

Hau da komunikatuaren desglosea:
1 Galdutako urtea izan da, jadanik, urtebete daramagu txantxullo ekonomikorik egin gabe eta ni horretarako ez naiz politikari sartzen.....
2 Sanagustin daonetik azpeitiarren elkargune eta txosna bihurtu da ,eta ekintza mordo bat eginez gainezka dago , guk hau pribatizako bagenuke diru dana guretzat izengo genuke eta ekintza kulturalak ere gure eskuetan egongo ziren , kajatik gertuago egongo ginateke alegia.
3 Barrio sesamo emateu honek ,kriston kritika eza dao, ta hau ,laister moztuko genuke, jendearen ekintz bide danak ito, eta errealitate dana aldatuko genuke ondo apainduriko komunikatu faltsuak emanez etxe guztietara ...
Hau horrela izanda gure mamitutako mamia mozten hasita dago...

nere87 | 2012-07-14 : 12:16

P artido del
N egocio
V asco

ekipol | 2012-07-14 : 12:30

Zaunka ari dira .... Beraz, ondo ari dira egiten

hauhalaxedek | 2012-07-14 : 13:13

honekin ulertzen det,EAJ,sanagustinen kontra dagoela?bueno...danan kontra...

ekipol | 2012-07-14 : 16:03

1936. Urtean nor ibili zen eusko gudarostekon gudarien eta beren familiaren aurka?

ekipol | 2012-07-14 : 17:40

Ken zazpi ederki kantatzen zuen "bidean" diskan IREKI BIDEAN (pnvren lemari buruz) ireki begiak betiko irabazleen aurpegi faltsu eta irrifarra kendu behar zaie

Jonmi | 2012-07-14 : 17:54

Hor goyen neiku argi idatzi dituzte erabiltzaile askok euskaldun askoren sentimenduek zein dizen PNVrekiko, gehien bat NAZKA hitza da, ta bai, hoixe da askok sentitzen deguna. PNV Espainiye bezalako zerbait da, uzkurtzen dijuen zerbait da, gutxiyo ta gutxiyo, guztiz desagertu arte. PNVk Gipuzkue galdu du, boto asko ta asko BILDUra jun die, Arabare behera ta botuek BILDUntzako. Nafarruen nazionalismuen banderie AMAIURrek hartu du NafarroaBai-ren aurretik. Iparraldien zer esanik ez. Bizkaye da heltzen diyon leku bakarra. Bilboko alkate bufoi hori aurrea botata. Esan deten bezela PNV uzkurtzen dijue ta Bizkaye da bere baluarte bakarra, azkenien PNVre bere jatorrira dijue, Bizkaira. Historiye behin eta berriz errepikatzean gauza bat da, ta nere uste apalien PNV-k karlisten modura amaituko du, desagertzen. Zeatik? PNV-k bere interes partidista-klientelista-oligarkikuek euskaldunon estatu interesen aurretik jartzen dituelako. Herriyek independentziye nahi du.

Espainiko historiye minutu baten:

http://www.youtube.com/watch?v=-psZiB7kJXs

ekipol | 2012-07-14 : 19:56

1936 frankismoaren jazarketa gogoan

ekipol | 2012-07-14 : 19:59

Arzallus eta Egibar, GBB: argitu familia horren jokabidea 1936.ean

belabeltz | 2012-07-14 : 21:35

Lotsagarria, benetan lotsagarria EAJ-ren idatzia. Gaur goizean, DV-n irakurri dudanean lotsa sentiarazi didazue. Hasteko gauza pare bat:
1- Aurten Saninazioetan bazkaltzera ez zoaztela esaten duzue eta krisi egoera honetan hori kentzea eskatzen duzue. Zeinek, eta zuek????? urteetan milaka euro gastau dituzuenean( bazkariak, puruak, edari onenak, zezenketak,..), milaka euro traje berriak erosten, diru publikoarekin, herritarren diruarekin.LOTSAGARRIA.
2- Sanagustini, azkenean herriari bizia ematen ari zaion elkarguneari dirua eman zaiolako kexaka. Eta SOREASU?? 14.000.000 euro gastatu dituzue eraikin horretan, zertako eta hutsik egoteko. Herria hipotekatu duzue eta etzerate lotsatzen, 27.000 euroko laguntza(Xabierrek ondo azaldu du zertan eta zertarako gainera)eman zaiolako, Bildu salatzen?? Gero gainera, ez duzue lotsarik kulturgunea erabiltzen hitzaldiak emateko, zergatik ez zenuten zuen hitzaldia Soreasun jarri, karlos ormazabal etorri zenean??? Zergatik?? LOTSAGARRIA.
3- Gaizki ez banuen ulertu, Uztarriari diru laguntza emateko garaian ere ezezkoa bota zenuten. Euskerazko eta Azpeitian zorionez izugarrizko ohiartzuna duen hedabide bati laguntza kendu nahirik. Beraz, zertarako deitu zenioten zuen prentsaurrekora joateko??? Diru laguntza hori ez balu akabo Uztarria. LOTSAGARRIA.
4- Atez atekoaren aurkako sinadura kanpaina. Jakin al liteke zertan egon zareten hainbeste urtetan ezer egin gabe?? Ez duzue adierazten, firma bilketa horretan erraustegiaren apustua egiten duzuela. Lortzen duzuen firma bakoitza, gezurren bidez lortutakoak.Hor atzean dauden interes politikoak eta ekonomikoak ez dituzue argitara ematen. Bilduk foru aldundiaren plangintza berria babesten duela?? noski baietz eta eskerrak. Ez dakit jakin badakizuen baina erraustegia kostatuko litzateken erdia kostatuko da, non lanpostuak sortuko diren, non kontzientzia bat eraikiko den,.... Ondo egiten ari direlako, beldurtu zarete eta zentsura mozioen bidez bide berriak markatzen ari diren politikariak kaleratuak. LOTSAGARRIA
Lotsagarriak zarete

ekipol | 2012-07-14 : 22:46

Ken zazpik ederto definitze du, argazki hau inoiz galtzeb ez dutenen aurpegiaren irudia besterik ez da
Ikus
http://www.youtube.com/watch?v=JE9Lt0O6Ab0&feat...

baita | 2012-07-14 : 22:48

Penagarriye, gaur etxeko buzoien PNVn baloraziyue Bildukiko.
Gurasuek, aita eta amei beldurre sartzen, Bildu daonetik oingo gaztiek desmadratzen hasiko bazin bezelaaaa!!!buajjjjjjj
Ze zerikusi dake festak eta ekitaldi asko eotiek eta abertzaletasune etab oingo krisiyekin!!..baiño noa guez???
Zenbat diru gastau dezuten azaldu zazute faborez!! Bildu alkate jarri zan baiño urtebete lenuo!
Ordun ez al geunden krisiyen??..60 milloiko etxiek eta langabetuek eta gaztiek parrandan eta tabernaiek alkola serbitzen eta gaueko zaratak eta drogak eta kaka kalin....hori zuek eon zeatenin agintzen ez zeuen ezta??....anda anda....oin krisiyen ez diezela ai ezer eiten langabetuentzat etab...??? eta zuek ze ostia in zenuten???? Zuen zinegotziyek diru publikukin 60 euroko bazkaiek eiten astegunin etab etab etba...hamaiketakue eitea jun eta 25 euroko ardue edanez etab etab.nundik hasi berdeu???...eta oin ez zuztela kirurira bazkaltzea???...ze jarrera da hori??..ez dezue merezi hor eotie!!...hurrengo hauteskundetan PNV kanpora!!!

ilargi | 2012-07-15 : 01:20

Gaur zuzen argazkia ikusi dudanean nazka eta amorrua sentitu dut. Barrez zeuek. Lotsarik ez daukazue, ez zoaztela bazkaltzera, hobeto, lehenago zeuen parteak jasota zaudete. Azpeitik txosna ematen duela, antzematen da aspaldi kalera ez dezutela irten ze inoiz baino jende gutxiago dago kalean inoiz baino salmenta eskasagoak dituzte tarbernariek. Manipulaute gazteria? Benetan.... Nik egian esan behar badet, arro nago orain momentuan Azpeitian dagoen gazteriakin, nola parte hartu eta elkarlanean antolatzen dituzten gauzak,adibidez; xanjuandegiko festak, inoiz baino jendetsuago eta lasaiago, umeen egunean Azpeitiko gazteek umeentzako bazkaria antolatu dute begirale mordoekin holakorik noiz ikusi da? Zuek ikusiezina galanta daukazue jendea inoiz baino gustorago dagoelako. Benetan zorionak orain udalean daudenei ze poliki poliki hari direlako zuen lagatako zikinkeriak garbitzen, asko gelditzen da oraindik baina hari dira al dutena egiten, ze ez dezute erraza laga.

Joselu | 2012-07-15 : 02:24

Soreasuko edifiziyo hori halare txiki geratzea Gugemheimekin. "Cronica de una seduccion" liburuen arabera gugemheim eitie Artzallusek erabaki zun Ardantza lehendakari zala. Bizkaiko haziendako laskurainek argi berdie eman ziyon proiektuei eta azkena enterau zana Joseba Agirre izan zan, hau kultura diputaue izanda, honen lana diskurtso kultural bat ematie izan zan jendie konbentzitzeko, ya proiektue erabakita zeola. Liburu hontan jartzeitunak egiyek baldin badie alderdi hau Euskal Herritik bialdu ber deu, orain da betiko.

aitortxo | 2012-07-15 : 11:37

Herritarren konfidantzaren porrota jasan eskero, lehenengo pausoak aitortza , erreflexioa eta autokritika zuzen eta publikoak izaten dira . Bainan horren ordez argazkian ageri den bezela alderdiko ikurra korbatak eta soineko ostentosoak kentzearren apustua egin dute , besteekiko kritiketan murgilduz . Hori ez da bide zuzena.

makolo | 2012-07-15 : 12:14

Bai,korbatak kendu dituzte eta kristoren parreak eginez azaldu dira prentzaurrekora ,ez ziren ba ibiliko atzo arrandegian aditu nuen Azpeitiko kontrolik gabeko festa hoietan, gure seme alabekin??? parre eta parre egiten dute eta ez dakit ba nik?????

makolo | 2012-07-15 : 12:21

Gainera saninazioetan bazkaltzera ere ez dijoaztela??? hauek parrandari segituko diote bazkaldu ere egin gabe ,nik nere alabari beti ezaten diot, parranda egiteko, baino bazkaltzera azaltzeko, baino hauek dirudienez parrandero amorratuak dira¡¡¡¡joder¡¡¡segi horrela, Azpeitiko txosnaz disfrutatzen.......

Betikue | 2012-07-15 : 19:48

Gaur jaso det etxeko buzoien Pnv-ren pamfletoa.... Oso pobriek txozna argumento oyek... Etzakebek idea puteik opoziziye eiten. Egitan, pamfleto hoiekin irabazi duen bakarrak imprentakue da. Lehen PNV boterien zeonien, opoziziyuek argumento zeoze dexentik zazken...ez askozez gehio, baino hauena parregarriye da... Txozna...joder...ze ridikulo.

ekilikua | 2012-07-15 : 20:53

Nik ere oraintxe irakurri berri diat pamfletoa. Jode ez zaukak perdidarik, Cuban bizi gaituk, Iraultza sozialista fiesteroan edo Ibizan ez zekiat. Ez nian espero PNVren partez, baina botereari gehiegi lotutako alderdia bilakatu da. Irakurtzen diren kritikak normalak ditut, horko bat Udaletxeko gerentea izan huan eta Bastidakin gertatu zikona denok diate gogoan.
Pertsona berak Azautzeneko bizilaguna eta udaletxean kontra ari da etengabe judizialki.

Beste bat, Soreasu bultzetzeko arduradun maximue dek eta seguru nitxiok beak lan egiten duen bankuen daudela udaletxeko diruek. HOri aklaratzeko eskatzen zoat udal gobiernue? non daude udaleko diruek gordeta? Ze ni multa bat pagatzea tipo horrena jun nitxoan, eta hori ez dek posible.

ajuriagerra | 2012-07-15 : 20:55

EAJn ezin da onartu abertzaleen zapaltzailerik,
oposizioa datuekin eta proposamenakin egin behar da.
Denok badakigu hauek ez dutela errepikatuko egiten ari diren erridikulua benetan handia da.
Errenobazioa da gure bidea.

biluztu | 2012-07-15 : 20:56

Argi zegok diseinua eta nork egin dituen panfleto horretan, orain udaleko dirue faltako zikok eta kaña eman nayien.

frentesabiniano | 2012-07-15 : 20:59

Historia eta memoria garrantzitsuak dira,
ezin dugu gure lerroetan abertzaleen etsai izan ziren oportunistak, hori gure historiaren kontra egitea da.
Norbaitek idatzi duen bezala parre egitea, 1936ko gai hori aklaratzea eskatzen diot EAJri.

potoli | 2012-07-15 : 21:01

Denok zakiagu Udalean agintzen zeudela beraiek lan egiten zuten banketxearekin lotu zituztela akordioak, espero diat hori aldatzea.

paila | 2012-07-15 : 21:02

Nik espero diaten bakarra dek gure etxeak ez botatze artista horrek.

tabernaria | 2012-07-15 : 21:05

nik bi gauze bakarrik esango dizkiat:

Bat. egiye dek hor bi tabernai daudela.
Bi. Ni Azpeitiko elkarte bateko soziyue nauk, eta denok zakiagu alkatiek saninaziyotako bazkaye soziedadien egin behar duela. Aspalditik apuntate daukela. Hau dek bazkai ofizialik ez egiteko erabakita zeukela, letrerue ta dena zegok.

bizipoz | 2012-07-15 : 21:11

Hauek herriye de puta pena laga zeben, de puta pena. Pabelloiek Azkoitian, gauze bakarra egin Soreasu (eta beitu), dena izkutau, dana juiziyue eta erabaki pute bat ondo eta denboran ez zeben hartu. Azpeitiyek dana galdu zuen.

Joxemai Bastida ona egin debe, eske beitzezu eta hauekin konparaute ona zan.

Eta, beitu bitartien ezker abertzaliek gobernauteko herriyek: Arrasate! jode, Arrasate. Hori bai eredue. Baino, ez da bakarrik: Usurbil, Oiartzun, Hernani, Bergara... Eske, fijatzen bazeate hauek ez debe ezer natualik egin inon. Mito bat da gestiyuena.

Eta, gestiyuen kapazidadez begiratu Bildu: unibertsitaeko irakasliek, ingeniero superiorrak, funtzionariyuek, abogaue, ekonomistie ... mile buelta ematen dizkiyobe danien.

Proposamen bat ez debe bota, eta Udaletxeko dokumentu estrategiko bakarra izaten denari:Plan urbanistikue, baietz bota behar izen diyobe. Parregurie ematen debe.

Bildurtzen saiatzen, lotsa! huyyyy badatorrela mamuaaaaaa, bota Urkulluri.

biluztu | 2012-07-15 : 21:13

Graziosue halare komunikabideena dek:

Diario Vasco Bilduk erosi dik, Hitza ere bai, Uztarria por supuesto eta Noticias de Gipuzkoa PNVko periodiko ofiziala ere.

Ematen du Bildu kazetariei dirua banatzen ari dela.

Hau analisiye!

makolo | 2012-07-15 : 21:42

DV-koak BEGIAK IREKI panfletoaren sortzailearen bila dabiltza, arriturik geratu omen-dira beraien perzuazio boterearekin¡¡¡

jozu | 2012-07-15 : 22:34

hau da parriek eiten ari naizena! hau da anbientie jarri diguna PNVk herriyen! (herri pute osue beayeatik deskojonatzen)!

Ta gañea 1-ien etziztek kirurira, eguarditik juergan, bazkaltzeko tarteik gabe! nik al badet hauekin pegau ber diat, de la ostia pasakoiau!

eguardi aldea, eperra ta berdien ibiliko nauk bueltaka ea bilatzen dituten. animau zaitezte gaztiek! kalien etzebilek katuik ere, baino txozna haundi hau disfrutau einberkoiau!

ekipol | 2012-07-15 : 23:14

Ta pasaran sinadura bat Urkulluri

joxelu | 2012-07-17 : 12:38

hau geieki da, hontxe arte PNV ez da zekula zabor kontuagatik larritu, eta orain ikusi duenean bere txantxuioa bukatu zaiola, orain hasi da preokupatzen, nola mantendu behar ditu "bere" enpresak?, leheno "terrorismoa" zen aitzakia ez joateko denok batera orain zaborra? faborez ezan zazue beingoz berriro poltronak nahi dituzuela, eta ez gehiago luzatu herriko egoera hau.Bidu oso ondo ari da egiten behintzat herriari galdezka eta bilerak egiten nahi duenak joan eta parte hartzeko aukera emanenez PNV-k hori ez du iñoiz egin,honek beti inbertitu du ormigoian eta ez herrian.

ajuriagerra | 2012-07-17 : 13:23

Inor ez da jaikitzen independientziarekin pentsatuz ... dio EAJko idatziak, lotsa sentitzen dut. Espainolek esaten duten berdina, PPkoak diote etengabe hori España justifikatzeko. EAJk bere estatutuetan zer dio? EAJko zertarako sortu zuten alderdia? Aranatarrak zertarako joan ziren kartzelara? Lotsa. Lotsa eta Lotsa. Pentsatzen dut arduradunak 5 zinegotziak soilik izango direla. 5entzat dimisioa eskatzen dut.

makolo | 2012-07-17 : 13:46

Nik ere dimisioa eskatzen diet 4-ean geratutako boskote honei ,bostgarrenak ospa egin du jadanik, ez da harritzekoa hau ikusita, baino zuek ere ,gauza berbera egin beharko zenuketen zuen alderdia pixkat maite badezue,laukotea hutsera bihurtuz.......

ajuriagerra | 2012-07-17 : 14:01

Alderdian denok, denok, dakigu arazoa non dagoen. Arreglatzeko ordua iritsi da. Herri bat gara, eta herri txiki bat: Azpeitia. Eskua luzatu eta lagundu egin behar da, ez kaka erteera hau.

Arzallus bueltatuko balitz.

Jonmi | 2012-07-17 : 18:12

Ni ez naiz inor boskote honek alderditik irten edo barruan segitu beharko luketen esateko baino nik dakidana zera da, nere inguruko ezagunek PNVri bozka ematen ziotenak jada ez diotela ematen. Gipuzkoan abertzaletasun indepententismoaren aldeko sntimentu haundia dago eta horietako askok PNVri ematen zioten bozka, gaur egun ez.

"Tengo que hacer actos de fe para seguir unido a Ibarretxe" zioen Urkulluk Ibarretxek erabakitzeko eskubidearen plana aurkeztu zuenean. Gaur egun, Urkullu bera da Euskadi Buru Batzarreko burua eta gainera lehendakaritzarako hautagaia...benetako abertzale batek ezin dio eman horri bozka, ezinezkoa. Ta Gipuzkoako EAJ ixilik....

http://elpais.com/diario/2009/01/30/espana/1233...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu