EAJ eta Hamaikabatentzat "gezurra da AZZk oposizioari leporatzen diona"

Uztarria.eus | Politika
2012ko uzt. 6a, 17:43

Azpeitia Zero Zaborrek (AZZ) uztailaren 2ko agerraldian hondakinen gaian bai udal gobernuaren, bai oposizioaren jarrera kritikatuz egindako adierazpenei erantzun nahi izan diete oposizioan dauden bi alderdiek. AZZ "Bilduren makinariak Gipuzkoan sortu duen mugimendu bat" dela diote eta EAJ eta Hamaikabatekin (H1!) harremanetan jartzerik ez duela nahi izan leporatzen diote.

Komunikatu bateratua plazaratu dute gaur, ostirala, Azpeitiko EAJk eta H1!-ek, AZZren kritikari erantzunez.

AZZk esandakoekin sartu aurretik, mugimendu beraren izaera eta jarduna kritikatu dituzte oharrean Udalean osposizioan dauden bi alderdiek, zeharka Bilduk hondakinen kudeaketaren inguruan azaldutako jarrera ere kritikatuz. AZZ "Bilduren makinariak Gipuzkoan sortu duen mugimendu bat" dela diote. "Funtsean, herri-mugimenduz mozorrotutako mugimendu politikoa da, borondate oneko jendea bereganatzeko. Eta jakina, Bilduk Gipuzkoan inposatu nahi duen hondakinen planarekin bat egiten du, bereziki atez atekoaren inposaketarekin. Hori baita AZZren helburua: Azpeitian atez atekoa inposatzea". EAJren eta H1!-en ustez, atez ateko bilketa "herriarentzat kaltegarria da" eta ez du balio 'zero zabor' helburua lortzeko, "hori ezinezkoa baita, beraien sistema diktatorial hori ezarrita ere. Eta, gainera, herriak ez du nahi".

Gaia politizatzea

EAJ eta Hamaikabatekin harremanetan jartzerik ez duela nahi izan leporatzen diote AZZri. "AZZ mugimenduak harreman zuzenak izan ditu hasieratik Bildurekin, baina ez du oraindik pausorik eman EAJrekin eta Hamaikabatekin harremanetan ipintzeko. Ez du nahi izan. Beraz, ezin du ezagutu hondakinen gaian bi alderdiok dugun iritzia", diote. Azpeitian "oraindik" hondakinen eztabaidarik ez dagoela uste dute bi alderdiok, eta "AZZk eta Bilduk" gaia politizatzea besterik ez dutela lortu.

AZZri egiten dioten kritikarekin jarraituz, talde horrek hondakinen prebentzioan, murrizketan eta berrerabileran "oraindik ezer ez" duela planteatu diote, "eta beraien mugimendua sinesgarria egin nahi badute izango dute lanik".

EAJ eta Hamaikabatentzat "gezurra da AZZk oposizioari leporatzen diona" -bi alderdion helburua "beste ezeren gainetik errauskailua egitea" zela esan zuten-. "Ahalik gehiena birziklatzearen, berrerabiltzearen eta murriztearen alde gaude oso-osorik -diote-, baina geratzen dena, berrerabili eta birziklatu ezin dena, erraustu egin nahi dugu, eta hortik energia lortu herritarrentzat. Eta ez harrobietan utzi, kamuflatutako zabortegi berrietan pilatuta". Berrabili ezin dena erraustea "Europak onartzen, babesten eta bultzatzen duen metodoa" dela diote. Gaur egun Gipuzkoan indarrean den hondakinen bilketa eta tratamendu sisteman sakontzearen alde agertu dira Azpeitiko EAJ eta H1!, bost edukiontzietan oinarritutako sistema horrek izan ditzakeen "ahuldadeak" konpontzeko bideak aztertuz. Eta Lapatx 2014an itxiz. 

Bidali:  

Erantzunak

ekilikua | 2012-07-06 : 19:23

Gezurra, nik esplikatuko det egia.

Hamaikabatek:

1.- Herrira ze ekarriko eta gaizki egindako konpostaje planta. Gaizki egindakoa? Bai, apropos gaizki egindakoa.
Zergaitik gaizki? ba esateko konpostajea ez zela ona eta erre egin behar zela.
Ondorioak: herrian usaiak eta kalte erraldioak.
Gure Aitorren aportazio bakarra bere herriari Ingurugiro Zuzendari zenean.
Apropos gaizki eginko planta bat eta ondorioak azpeitiarrentzat. Hala ere, arro.

2.- Azken unean, eta kargua galdute zutenean Bildukoak etorri aurretik Intzineradora onartu GHK. Begiratu, begiratu egunkariak. Lotsagarria.

PNV:

1.- Lapatx anpliatzeko asmo ezkutuak. Bankoekin finantziazioa lotuta. Intzineradoraren bertedero toxikoa Azpeitian kokatzeko plana.

2.- Intzineradoraren atzean, bere enpresen negozioa. Begiratu nork egin behar duten. Begiratu ondo.

3.- Politizazioa? kar, kar ... beraiek ederki dakite. Gai tekniko bat politiko bilatzen.

4.- Intzineradora egitea nahi? bale ba, Azpeitian egingo dugu.

ekhine | 2012-07-06 : 19:24

Hamaikabatek jarri al zuen kiratsa ikaragarri hori ateratzen zuen konpostaje planta?

jozu | 2012-07-06 : 21:59

PNV eta Hamaikabat lotsagarri!

- Zergatik etzarete zeuek zero zabor taldekoekin harremanetan jarri?

Sekula ez dituzue herriko taldeak aintzakotzat hartu, hori da kontua, borondatez, herrigintzan lan egiteko elkartzen den herriko jendeari bizkar ematen diozuela.

ekipol | 2012-07-07 : 15:54

nik gai honetan ez diat sartu nahi baina intzineradoren kontra nitxiok beste alternatiba bat baldin bazegok, eta koherentea dek zentimo bat ez pagatzea azpeitiarrak intzineradorari. Edo gutxinez, galdeketa egitea: intzineradora bai edo ez?

axun | 2012-07-07 : 17:47

Intzineradora bai edo ez? = birziklatu bai edo ez? Zenbait gauza ezin dira galdetu, bestela galdetu dezagun: zaborra ibaira bota edo ez?

makolo | 2012-07-07 : 18:03

Barregurea ematen dit Bildu -ren aurkako kanpainak ,PNV boterean zegoenean, inork ez zion garrantziarik ematen AZZ edo Oinederrik ez, bezalako mugimenduei,barre egiten zioten muturrera, eta orain, boterea galdu eskeroztik ,talde independiente koxkor baten komunikatu indargabe bati 5-garrengo hanka nondik aterako ikusten dira ai ai ai ai ai ai ai HORMIGOIAK BUKATZEKO BILDURREZ ALA???????

haritzetxaniz | 2012-07-07 : 18:14

Lotsagarria PNVren jarrera, beti azaldu izan du herri mugimenduarekiko errespetu falta. Mugimendu bat horrela gutxiesteak ez du izenik. Herritarrak mugimendu ezberdinetan antolatu eta herriari bizia eman baino nahiago dute herria hilik ikusi. Beraien interesen araberako politika egiteko traba egiten diete horrelako mugimenduek nonbait.



Animo AZZ-ko kideok! Oso lan txukuna egiten ari zarete! Zorionak!

makolo | 2012-07-07 : 18:39

Hemen danak, kontsulta bai ,ez ,nun,zeatik ,bale ondo iruditzen zait , horrela behar luke gaiñera...Baino konturatzen al zarete Azpeitian behin ere ez dela ezer kontsultatu ...impozizioaz ari zarete zuek???Zenbat jende geratu da espropiazioaren legearekin ????iñork galdetu al dizue bariantea bai edo ez????

paila | 2012-07-08 : 07:27

politizatu zeinek? PNV adarra jotzea etxea, gauza bat dek intzineradorie defenditzie baino bestie tontue geala pentsatzie.

Zuek tontuek geala pentsatzen dezute ta, politizau zuek egin dezute, debate tekniko bat dana politizau. Eta zertako? botuek irabazteko eta punto, "hauek basurak bakarrik..." argumentue, baino gezurre motza dek oso motza, eta herriye tontue ez dek.

ajuriagerra | 2012-07-08 : 10:33

kontenedoreakin edo behar danakin, inork ez daukagu euzkotarren lur sakratua zikintzeko eskubiderik. Euzkadiko gure lurrak eta mendiak defenditu behar ditugu, garbiak behar dute izan. Eta abertzaleok eredu izan behar dugu erreziklatzen.

axun | 2012-07-08 : 19:34

PNVren historiala herri mugimenduarekiko;

Azpeitiko ZERO ZABOR taldeari buruz: "gezurra da AZZk oposizioari leporatzen diona"

SANAGUSTIN kulturgunearen inguruan: "Azpeitiko kulturaren eta kultur taldeen alde bai, baina Sanagustinen taberna jartzearen kontra" dagoela berretsi du EAJk

UZTARRIA.COM; Azpeitiko Udalak uztarria.com webgunea ez du diruz lagunduko (PNV alkatetzan zegoenean)

EHEri; Ana Mendizabal (PNVko zinegotzi ohia): "Euskararen normalizazio ezak gizartean sortzen dituen zauriak ozpinez erretzen saiatzen da Azpeitiko EHE". Azpeitiko EHEk darabiltzan jokabideak suntsitzaileak eta erasokorrak dira. Enfrentamenduaren bila besterik ez dabiltza, ez dute ezer gehiagotarako balio.
Parte hartze prozesuak populistak!: Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua "populista hutsa" dela dio EAJk

UEMA: Azpeitia Ueman sartzearen alde egin dute EAE-ANV, EA eta Aralarrek. EAJk, aldiz, kontra bozkatu du.

BAI EUSKARARI: Ostegunean Bai Euskarari Akordioari ere ezezkoa eman zion EAJk, ohiko udalbatzarrean.

AGZ?!: Herriko 9 gazte epaituak izango dira azaroaren 3an eta 4ean, eta Udalari mozioa eskatu zien AGZ?!-k. "Mozioa ez tratatzeko" erabakia adierazi zitzaien.

4 | 2012-07-09 : 10:59

PNV, H1!:
Ez altzeate konturatzen hartze dezuten jarrera bakoitzien hankie barruro sartzen ai zeatela?
Nazkauta gaude herritarrok zuek bezelako parasituekin, zuen hormigoyen politika trixtiekin, manipulaziyuekin eta GU TONTOTZAT HARTZIEKIN.
Bestalde, herri mugimenduen era batea edo bestea lanien ai dana, kasu hontan zero zabor kidiek, iñungo irabazi ekonomikoik gabe ai die (zuen ikuspuntutik igual zalle ulertzeko) irabazi bakarrak, eta ez horretik gutxiyo baliyo debenak, herri koherenteo, osasuntsuo eta arduratsuo bat lortzie izeniken. Aurreko erantzunien argi azaltzen dan moduen, Azpeitiko PNVk beti gutxietsi, humillau eta erasotu izan du bean interesai erantzute eztiyon mugimendu oro. Denboriek bakoitze bere lekuen jarri izan du eta oraingo hontane hala izengoalakuen nao ordie.
Asko daukezue, bai oañarte kritikau ditutenak, eta bai zenbait bildukok gazte eta ez ain gazte hauetaz ikasteko!! interes pertsonalai laga ta herriyen alde lana eiten hasi ya!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2012-07-09 : 11:13

Uztarria Komunikazio Taldeak erantzun bat ezabatu egin du.

Mesedez, errespetuz idatzi erantzunak.

makolo | 2012-07-09 : 13:45

PNV, ez Azpeitia eta ez Gipuzkoarrei ez diozue gehiago adarrik joko, Gipuzkoa pausoak emanez antolatzen ari da,begiak irekitzen, eta guipuzkoa berri honek ,akatzak izango ditu ,zeguru baietz, baino zer ez duen nahi argi eta garbi du ¡¡eta bitarte horretan agertzen zeate zuek¡¡¡Manipulaziorik ez¡¡¡ JAI DEZUTE¡¡¡¡¡

naroa03 | 2012-07-09 : 23:31

ai,ai,ai PNV-H1 ez zabiltzete earki, hainbeste urte boterien eon ta zaborrakin ahaztuta eon zeate, bota, erre...ta oain batzuk lanien hasi dienien, zuek daukezue erremeyoik onena, oain arte zertan eon zeate, empresayo batzukin negoziyuek ein, eraiki eta poltsikuk bete,jendie ta ingurue haizie hartzea ta zuek earki. ta oain botu batzun truke danan kontra, baino aber haure zuen kontra jutean, ze nabarmen xamar geatzen ai zeate. pailak esateun bezela, tontuek gealakuen?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu