XII. Pourrak 136 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2012ko eka. 29a, 20:05

Lehen hiru sailkatuez gain, 4, 9, 13, 19, 26, 38, 50, 69, 92, 111 eta 136. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten. Irabazleak 816 euro jasoko ditu.

Hamabigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 136 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jokoak. Uztailaren 22an bukatuko da Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 135 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'12ren helbidea: uztarria.com/pourra/2012

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da, Erdikalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 816 euro jasoko ditu. Bigarrenak 544 euro, eta hirugarrenak 272. Lehen hiru sailkatuez gain, 4, 9, 13, 19, 26, 38, 50, 69, 92, 111 eta 136. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda.

  • 1.goak: 816 euro
  • 2.goak: 544 euro
  • 3.goak: 272 euro
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 9.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 19.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 26.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 38.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 50.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 92.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 111.goak: Uztarriaren sariak.
  • 136.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.