Damason festarako prest

Uztarria.eus 2012ko eka. 29a, 19:20

Zapatuan, ekainaren 30ean, ekitaldiz betetako egitarauarekin ospatuko dituzte auzotarrek aurtengo jaiak. Goizeko hamaiketan botako dute txupinazoa eta gaueraino luzatuko da festa.

Damason dena prest dute auzoko festa egunerako; zapatuan, ekainaren 30ean, izango da. Aurten ere egun bakarrekoak izango baitira festak, baina ekitaldiz betetako egitarauarekin. Goizeko hamaiketan botako dute txupinazoa eta gaueraino luzatuko da festa.

Musika, kirola, lehiaketak eta, nola ez, mahaiaren bueltan elkartzeko hitzordurik ez da falta festa egitarauan. Hona hemen ekitaldien zerrenda:

  • 11:00etan, txupinazoa.
  • 11:15ean, bizikleta proba.
  • 11:45ean, Gaztetxoen VII. Lasterketa.
  • 12:00etan, Helduen VII. Lasterketa.
  • 12:15ean, sari banaketa.
  • 12:30ean, poteoa.
  • 16:00etan, pintura lehiaketa.
  • 16:30ean, merienda.
  • 17:00etan, lokotx biltzea, sokatira, aulki dantza eta globo leherketa.
  • 18:30ean, buruhandiak.
  • 19:00etan, triki poteoa.
  • 20:30ean, umeen afaria.
  • 21:30ean, helduen afaria.
  • 23:00etan, musika.