Gipuzkoako Erremonte Kopako finala jokatuko du Ion Etxeberriak

Uztarria.eus 2012ko eka. 29a, 12:57

Gaur, ostirala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria- III. Erremonte Kopako finala jokatuko dute Zestoan. 22:30ean hasiko da, eta Zeberio II.a eta Ion Urriza eta Etxeberria III.aren kontra lehiatuko dira. Finalaren aurretik eskualdeko erremontisten arteko partida jokatuko da.

Gaur, ostirala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria- III. Erremonte Kopako finala jokatuko dute Zestoan. 22:30ean hasiko da, eta Zeberio II.a eta Ion Urriza eta Etxeberria III.aren kontra lehiatuko dira. Finalaren aurretik eskualdeko erremontisten arteko partida jokatuko da, eta bertan ariko dira, 35 tantora, Etxeberria IV. eta Labaka azpeitiarrak Zulaika eta Zubizarreta aizarnazabaldarren kontra. 

Erremonte jaialdirako sarrera sei euro kostatuko da, eta sarrerak erosten dituzten aurreneko ehun pertsonek Galarretako partidak ikusteko gonbidapenak jasoko dituzte. Horrez gain, ikusleen artean hainbat opari zozkatuko dute antolatzaileek. 

Gipuzkoako erremonte txapelketako helburua da, lurraldeko udalerrietan erremontea ezagutzera ematea, eta herrietako pilota elkarteetakoei modalitate hori sustatzeko ahalegina egitera animatzea.

Finalaren aurretik, hiru partidako ligaxka jokatu dute Lazkaoka, Segurako eta Amezketako pilotalekuan.