Pintxoz pintxo, itzulia

Uztarria.eus 2012ko eka. 29a, 12:41

Apeitiko zortzi tabernarik, Iraurgi Lantzenekin elkarlanean, Pintxo Tour ekimena prestatu dute datozen hilabeteetarako. Turismoa sustatzea du helburu, eta eskuorri bat kaleratu dute pintxoak eskaintzen dituzten taberna batzuen zerrendarekin. Bakoitzaren ezaugarriak eta herriko plano batean taberna horien non dauden ere agertzen dira bertan. Honakoak dira Azpeitiko Pintxo Tourrean parte hartuko duten tabernak: Etxe Zuri, Zuhatz, Eguzkitza, Oñatz, Iraurgi, Ametsa, Juantxo Txiki eta Pastorkua. "Inguruko jomuga turistiko garrantzitsuenetatik Azpeitiko herrigunera bisitariak erakartzeko elementu berri eta osagarri bat sortzea", da helburua.