Asteburuan hamasei domina lortu dituzte azpeitiar igerilariek

Uztarria.eus 2012ko eka. 28a, 14:01
Oihana Goenaga, argazkian erdian, urrezko lau domina eskuratu zituen. (Nerea Illlarramendi)

Joan den astebukaeran infantil, junior, senior eta promesa mailako Udako Gipuzkoako Txapelketa, Irunen. Lau azpeitiar igerilarik hartu zuten parte lehian; infantil mailan Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak, eta junior mailan Ainhoa Goenagak.

Joan den astebukaeran infantil, junior, senior eta promesa mailako Udako Gipuzkoako Txapelketa, Irunen. Lau azpeitiar igerilarik hartu zuten parte lehian; infantil mailan Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak, eta junior mailan Ainhoa Goenagak. Infantil mailak soilik banatu zituzten dominak, eta 16 domina irabazi zituzten azpeitiarrek: lau urrezko, bederatzi zilarrezko eta hiru brontzezko.

Urrezko lau dominak Oihana Goenagak irabazi zituen 100 metro estilo libre, 50 metro estilo libre, 50 metro tximeleta ta 4x100 estilo probetan. Goenagak bi zilarrezko domina ere eskuratu zituen. 100 metro tximeletan bata eta 4x100 estiloetan bestea. Jon Aizpuruk bost zilarrezko domina lortu zituen: 50 metro tximeletan, 400 metro estiloetan, 4x50 estiloetan, 4x100 estilo librean eta 4x100 estiloetan. Pablo Etxeberriak, berriz, 1.500 metro estilo librean eta 200 metro tximeletan bi zilarrezko domina irabazi zituen. Brontzezko hiru dominetako bat Oihana Goenagak irabazi zuen 4x200 metro estilo librean, eta beste biak Jon Aizpuruk eskuratu zituen 400 metro eta 4x200 metro estilo libre probetan.

Ainhoa Goenagak ez zuen dominarik eskuratu, baina bigarrena izan zen 50 metro bizkarrez, 100 metro estilo eta 400 metro estilo probetan. Hirugarrena izan zen 100 metro bizkarrez proban.

Udako Gipuzkoako Txapelketan egindako denborei esker, Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru 1.500 metro estilo librean lehiatuko dira Udako Espainiako Txapelketan. Ainhoa Goenaga, berriz, 100 metro bizkarrez proban arituko da. Bestalde, Oihana Goenagak eta Ainhoa Goenagak Udako Absolutu Mailako Txapelketan 4x50 metro estiloetan aritzeko txartela lortu dute.

Oihana Goenagak, gainera, 50 metro librean hamahiru urteko igerilarien Euskadiko marka hautsi zuen 27:79 segundoko denbora eginda. Aurretik Idoia Amorrortuk zuen 28:19 segundoko marka hautsi zuen Goenagak.

Izarraitzekoak Selekzioarekin

Izarraitz Igeri Elkarteko Aiora Beristain eta Eva Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin izango dira Eskolarteko Espainiako Txapelketan.