Nuarben auzotarren batzordea osatu eta auzo-alkatea izendatzeko bilera egingo dute ostegunean

Uztarria.eus 2012ko eka. 27a, 18:20

Batzarra 21:30ean izango da, sokatira taldearen egoitzan. "Auzo-alkatea aukeratzea baino garrantzitsuagoa dela deritzogu talde edo batzorde sendo eta irekia osatzea, eta ondoren izendatzea auzo-alkatea, halaxe eskatzen zaigulako Udaletik", esan dute bilera deitu duten herritarrek.

Azpeitiko Udalak zenbait auzotan auzo-alkateak izendatzeko martxan jarritako prozesuaren barruan, bilera egingo dute bihar, ekainaren 28a eta osteguna, Nuarben.

Batzarra 21:30ean izango da, sokatira taldearen egoitzan. "Auzo-alkatea aukeratzea baino garrantzitsuagoa dela deritzogu talde edo batzorde sendo eta irekia osatzea, eta ondoren izendatzea auzo-alkatea, halaxe eskatzen zaigulako Udaletik", esan dute bilera deitu duten herritarrek. Batzordearen eta horren ordezkari izango den auzo-alkatearen eginkizuna "Udalaren eta Nuarbeko herritarren arteko bitartekaritza edo zubi-lana egitea" izango dela azaldu dute. "Izan ere, beti kexu izan gara, eta arrazoi osoz, isolatuta gaudela auzo-herriak".

"Gaia garrantzitsua" dela eta, osteguneko batzarrera azaltzeko deia luzatu dute antolatzaileek.