Arrapala egiten hasi dira Karmelo Etxegaraiko estalitako frontoian

Uztarria.eus 2012ko eka. 20a, 18:22

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko eraikinean irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu Udalak. Hain zuzen ere, hango estalitako frontoia eta jolaslekua lotuko dituen arrapala egingo dute; eskailerak bakarrik daude orain frontoitik igotzeko edota frontoira jaisteko. Altuna y Uria enpresa ari da lanak egiten eta irailerako bukatuta egongo da arrapala berria. Aurrekontua 126.000 eurokoa da. Eusko Jaurlaritzak mugikortasuna hobetzeko ematen dituen diru-laguntzekin aurrekontu osoa finantzatzea aurreikusten du Udalak. Irudian, arrapalak bukatutakoan izango duen itxura.