Juan Antxieta musika eskolakoen jaialdia, gaur

Uztarria.eus 2012ko eka. 20a, 12:46

19:30ean izango da jaialdia, Soreasun. Jaialdiaren baitan hainbat sorpresa izango dela ere aurreratu dute.

Gaur, asteazkena, 19:30ean Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute. Saioa Soreasun izango da. Bertan, txikienek dantza egingo dute, hainbat musika instrumentu entzuteko aukera egongo da eta baita abesbatza ere. Gainera, jaialdiaren baitan hainbat sorpresa izango dela ere aurreratu dute.