Espanyolek irabazi du Iraurgi Cup 2012

Urola Kostako Hitza 2012ko eka. 18a, 15:52

Bukatu da Iraurgi Cup futbol 8ko txapelketa, Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaietan. Atzo goizean jokatu ziren azken partidak eta iaz bezalaxe aurten ere finala Espanyol eta Sevillaren artean jokatu zen. Partida gogorra jokatuta, kataluniarrek 3-1 irabazi zien andaluziarrei. 11 urteko mutilen 32 taldek hartu dute parte Iraurgi Cup kirol klubak antolatutako txapelketan; 600 lagunetik gora, denera. Ostiralean aurrekanporaketako partidak jokatu zituzten 16 taldek eta hoietatik lau sailkatu ziren ligako kanporaketa jokatzeko: Gazte Berriak, Bansander, Kostkas eta Alaves. Sailkatutako lau taldeek goi mailako taldeen kontra jokatzeko aukera izan zuten: Bilboko Athletic, Sevilla, Lagun Onak A, Girondins, Osasuna, Valencia, Valladolid, Villarreal, Atletico de Madrid, Racing, Anaitasuna, Espanyol, Iraurgi Cup, Malaga, Reala, Barcelona eta Malaga.

Atzoko sari banaketan, Azpeitiko Lagun Onak futbol klubeko, Azpeitiko Udaleko, Gipuzkoako Futbol Federazioko eta Iraurgi Cupeko ordezkariekin batera sari banaketan parte hartu zuten Jon Izagirre eta Mikel Landa Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek ere.

Sariak:

- Afiziorik onenaren saria Sevillakoek jaso zuten.

- Jokalari onena: Dani Villahermosa (Espanyol).

- Atezain onena: Joan Compayn (Valencia)

- Joku garbiaren saria: Bilboko Athetic.