Agur ikasturteari!

Uztarria.eus 2012ko eka. 18a, 14:16

Herriko haur eta gaztetxoek agurtu dute ikasturtea dagoeneko. Joan den ostiralean Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleek egin zuten jaialdia kiroldegian. Jende ugari bertaratu zen, eta haur eta gaztetxoek dantzarako tartea izan zuten. Zapatuan, berriz, Ikasberri Ikastolakoen txanda izan zen. Ikastolan bertan egin zuten ikasturte bukaerako jaialdia eta jende ugari izan zen han ere.

Hemen bi jaialdietako argazki bilduma: