Aurkeztutako azpeitiar guztiek gainditu dute selektibitatea

Uztarria.eus 2012ko eka. 14a, 15:17

Azpeitiko ikastetxeetako 72 ikaslek egin dute lehenengo deialdian unibertsitatera sartzeko hauta froga.

Azpeitiko ikastetxeetako 72 ikaslek egin zuten lehenengo deialdiko selektibitatea eta denek gainditu dute proba. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko 13 ikasle, Urola Ikastolako 24 eta Iraurgi Ikastetxeko 35 aurkeztu ziren unibertsitatera sartzeko hauta frogara.

Joan den astean, hilaren 6an, 7an eta 8an izan zen selektibitateko lehenengo deialdia. Bigarren deialdia, berriz, hilaren 27 eta 29 artean izango dute.