Corrugados Azpeitiak ekainetik aurrera beste 60 kaleratze egingo dituela iragarri die langileei

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | Ekonomia
2012ko eka. 7a, 17:50

Langileen batzarrak astebeteko greba egitea erabaki du, ekainaren 15etik 22ra. LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek kezkatuta hitz egin dute: "Orain 60 dira, baina udazkenean edo udaberrian zer etor daitekeen inork ez daki". Enpresaren zuzendaritzarekin ez ezik, erakundeekin ere oso kritiko azaldu dira.

Corrugados Azpeitiako langileak lantegi atarian elkartu dira, batzarraren ondoren.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Otsailaren bukaeran Corrugados Azpeitia enpresako LAB eta ELAko langileen ordezkariek iragarri zutena bete egingo dela ematen du: aurtengo ekainean enpresatik beste 60 langile kaleratuko zituztela esan zuten orduan. Gaur, enpresako zuzendaritzak asmo hori duela salatzera atera dira Enpresa Batzordekoak lantegi aurrera. Momentuz, enpresaren asmoen berri ahoz bakarrik jaso dutela esan dute Enpresa Batzordeko kideek. "Agiri denak aste honen hasierarako emango zizkigutela esan ziguten, baina oraindik ez digute ezer eman".

Langileen batzarra egin ondoren atera dira komunikabideekin hitz egitera eta, batzar horretan, astebeteko greba egitea erabaki dutela iragarri dute, ekainaren 15etik 22ra (bi egun horik barne direla); 175 aldeko botorekin, kontrako 68rekin eta bi boto baliogaberekin hartu dute erabakia, hain zuzen. Aurrera begira neurri gogorragoak hartzea ere ez dute baztertu, "egoera ez bada aldatzen eta jendea prest badago".

Enpresaren zuzendaritzak 60 langile kaleratzeko asmoa du; hala 245 langile geldituko dira lantegian. 305 langile ditu gaur egun Corrugados Azpeitiak, langileen ordezkari sindikalek emandako datuen arabera. Kaleratzeez gain bestelako murrizketa neurririk ez dietela aipatu ere esan dute langileek.

Urte honen hasieran 100 langile kaleratu zituzten. 87 boluntario bezala aurkeztuta, eta gainontzekoak enpresak erabakita. Orduan, LAB eta ELAko langileen ordezkariek azaldu zutenez, askok euren burua boluntario zuzendaritzaren presiopean aurkeztu zuten.

Enpresak hitza jan

Enpresak martxoaren hasieran emandako hitza jan egin du. Orduan, Alfonso Gallardo Taldeko Manuel Romero ordezkariak "langile gehiago ez kaleratzea" aurreikusten zutela esan zuen. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bildu ondoren egin zituen adierazpenak. Horrez gain, instituzioekin lortutako akordioari eutsiko ziola adierazi zuen. Hitzarmenean, Lan Delegaritzak 100 langile kaleratzeko baimena eman zion enpresari, eta gainontzeko langileak 2016ra arte mantentzera behartu zituen.

Joan den martxoaren hasieran Corrugados Azpeitia enpresaren bideragarritasun planaren jarraipen batzordea jarri zuten martxan. Orduan, Azpeitiko lantegiaren bideragarritasuna bermatzeko Eusko Jaurlaritzak parte-hartze kredituetan bost milioi euro eman zizkion Gallardo Taldeari.

Langileen haserrea

Enpresa Batzordeko ordezkari sindikalek enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lotutako hitzarmenak lantegia eta langileak babesik gabe uzten dituela salatu dute komunikabideen aurrean. Hala esan du LABeko Esteban Kanposek: "Gallardori bost milioi euro eman zizkioten erakundeek, ondainketa-eteterik ez egitearen eta Azpeitiko enpresa ez ixtearen truke. Ordainketa-etetea emanez gero, Diputazioak eta Jaurlaritzak emandako dirua itzuli egin beharko luke Gallardok. Baina, nola itzuliko du dirua, ordainketak eteten baditu? Eta hori da guk salatu nahi duguna: Gallardo jaunak eraman duela euskal herritarron dirua, eta Diputazioak eta Jaurlaritzak ez dutela ezer lotu, ez gutxieneko langile kopururik, ez ezer. Eta orain 60 dira, baina udazkenean edo udaberrian zer etor daitekeen ez dakigu".

Lan-eskaerak badituztela eta Azpeitiko gerentziak hala baieztatu diela esan dute langileen ordezkariek; eskaerak aurrera ateratzeko txatarra da falta dutena, "Gallardok ez duelako txatarra ordaintzen". ELAko Andoni Eizmendiren ustez, ekoizpena murriztearena "enpresaren erabakia da, erabaki politikoa"

Eizmendiren arabera, "Eusko Jaurlaritza langileoi eta zergadunoi iseka egiten ari zaigu. Lau urte daramatzagu soldatak izoztuta, eta langileok jasotzen ez dugun diru hori enpresaren eskuetan geratzen da. Lana Erregulatzeko txostenak eta suspentsioak jasaten ari gara eta lan-orduak gehitzea proposatzen digute. Zertarako, lanik ez badago? Ba langile gehiago kaleratzeko eta plantilla murrizteko".

Informazioa eta konponbidea

Informaziorik eza ere salatu dute gaur langileek: "Badakigu jarraipen batzordeak bi bilera egin dituela. Gu ere batzartu gara Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin eta esan digute bi akta daudela, baina sinatu gabe, eta sinatzen dituztenean emango dizkigutela. Bitartean, daukagun informazioa zero da, ez digute inolako informaziorik ematen", esan du Esteban Kanposek. Andoni Eizmendik ere Azpeitiko lantegiaren etorkizunaren inguruko "gardentasun falta" salatu du. "Ez dakigu lantegiak aurrera egingo duen, itxi egingo duten, kaleratze gehiago egongo den... Ziurgabetasun horrek akabatu egin behar gaitu".

Egoera jasaingaitza bilakatzen ari dela diote langileek eta "baten batek neurriak hartu" beharko dituela. Bihar zortzi hasiko den grebarekin erakundeei eta enpresaren zuzendaritzari oharra bidali nahi diete. "Informazio guztia mahai gainean jarri eta enpresaren etorkizuna argitu dezatela", eskatu dute.

Bidali:  

Erantzunak

ekhine | 2012-06-07 : 21:14

baino hauek ze pentsatzen debe Bankia diela? erakundiek ze ikusi dakebe? nahikue egin debe langile-kapitalista hauen alde egiten, utzi gaitzatela pakean azpeitiarrak behingoz.

Orain, borrokalariak eta dena izango dira. Patetikoak dira. Denak. Ez zuten egin behar zena egin eta orain berandu da. Denok dakigu ze pasatzen den. Kontsekuentziak asumitzeko ordua heldu da, 3000 € burgesitoentzat.

paila | 2012-06-07 : 21:17

Ni gauza bat eskatzea nahi dut, gero eta langile gutxiago badaude behingoz taller nazkagarri hori herri erditik kentzea. Hauek lana edukitzeko herri erdia ondorio latzak jasaten ari da, orain da unea, kendu monstruo hau herri erditik. Ordaindu indemnizazioak eta fuera. Herritarrak hori nahi dugu.

Eta nahi badute errefereduna, Corrugados Azpeitiko herri erdian? bai edo ez. Itxi eta fuera denak.

ekilikua | 2012-06-07 : 21:21

Herriko beste langileak laguntza eskatu dutenean beste aldera begiratu duten hauei. Instituzioak? Ni eskatzen diet ez laguntzeko koherentzia politikoz. Gehiegi lagundu die, beste langabetuak, langileak, gaizki pasatzen direnak ...ze? Bale ya ! eta sindikatuak egin dezatela egin behar dutena bi potrokin: greba. Eta ez baloiak kanpora bota! Ni ere hauekin nazkatzen.

ekilikua | 2012-06-07 : 21:22

Morro handiye dakebe, langiliek, sindikatuek, enpresa honek...denak herri hau nola jodiuko pentsatzen beraiek ez badebe irabazten.

Betikue | 2012-06-07 : 21:31

....emateu beayek darela bakarrik herriyen jodiuta....ta besteok ze?...earki bizi izan zineten lehen...ordu extra pila bat eginez eta herriko soldata handinetakuek etxea eamaten...Azpeiti ez da Korrugados bakarrik!

bizipoz | 2012-06-07 : 21:32

Tontoarena egitea utzi behar diogu. Denok dakigu, Eusko Jaurlaritzak nahi edo ez (eta berdin du EAJ, PSE edo Bildu egon jaurlaritzan) enpresa hau itxi egingo dela, baldin eta norbaitek ez badu irabazten. Denok dakigu 8 edo 10 urtera enpresa hau ez dela existituko, txinatarrak, brasildarrak, edo beste batzuek egingo dituztela hauen lanak. Eta konstrukzioak ez dela martxan berehala hasiko.

Denok dakigu? Haserretuta, beranduegi da. Eta hori bai, diru publikorik ez enpresa honetara, eta jaurlaritzak ere denbora ez dedikatzea gure herriko zapateria, erropa saltzaile, edo edozein autonomoi baino gehiago.

bizipoz | 2012-06-07 : 21:32

Tontoarena egitea utzi behar diogu. Denok dakigu, Eusko Jaurlaritzak nahi edo ez (eta berdin du EAJ, PSE edo Bildu egon jaurlaritzan) enpresa hau itxi egingo dela, baldin eta norbaitek ez badu irabazten. Denok dakigu 8 edo 10 urtera enpresa hau ez dela existituko, txinatarrak, brasildarrak, edo beste batzuek egingo dituztela hauen lanak. Eta konstrukzioak ez dela martxan berehala hasiko.

Denok dakigu? Haserretuta, beranduegi da. Eta hori bai, diru publikorik ez enpresa honetara, eta jaurlaritzak ere denbora ez dedikatzea gure herriko zapateria, erropa saltzaile, edo edozein autonomoi baino gehiago.

bizipoz | 2012-06-07 : 21:33

kasta pribilegiatua izan dira eta herriari ondo etorri zaio baino prestatu gaitezen herri bezela enpresa hone gabeko etorkizunerako.

juan | 2012-06-07 : 22:59

Jende enbidioso eta txar asko dao eh. Hau dek eman eziñe ... txarra da inbiriye eh.
Aupa Korrugados eta sorte on danoi.
Haber dana ondo jute zatzuen.

Azpeitiarra | 2012-06-07 : 23:10

Eskerrikasko heman beharko zoau azpeitiar guztiok ELA eta LABi martxel ixteatik. Hilin 15tetik 22ra greba, gero 60 kalea greban zegiu ta Laminados Arregin bezala tallerra ixteko arrixkue. Extremadurako xarra hasarraukoek ta danak inemea. Seguru natxiok burniye eiteben empresak deseatzen daudela Azpeiti ixteko.

iber | 2012-06-07 : 23:16

Ze ai haiz esaten, erabakiye grebana langilik hartu diabe eta. Ba al dakik zenbat afiliau dauden Corrugados-en? geyenak afiliau gabekuk dituk eta grebako erabakiye langilik hartu diabe eta ITXI???? haber kontutan hartzeituen langilik bein beingoz.
Eta Laminados Arregi eta maria santisima pakin laga.
Hemen hemengue einber dek eta ...
Zer ai haiz, jendie beldurtu nairik?

Jonny | 2012-06-07 : 23:19

Urtarrilien 100 lagun kaleratu dituztenean ez ELA eta ez LAB ez zarete ezertan mugitu, ez mobilizatzen ezta negoziatzen. Oaingo 60 hauek aurreko 100 baino garrantsitzuagoak al dira ?

iber | 2012-06-07 : 23:27

Hori eztek hola, ordune mobilizaziyuk eon ituan, eusko jaurlaritza, diputaziyoa, delegaziyoa danea jo genian atie eta ahal zana eiñ uan.

Ordun boluntayuk ezkau zitxiaben eta HI ALA APUNTAU HITZEAN horren aurrien ELA eta LAB-ek ze einber ziaben?

Eztek 100 haiek eo 60 hauek inportantio zein dien.
Oiñ 60 kalea eta geratzeienai soldatie jatxi, orduk jiyo, beste ERE bat ya gañea jiyotzen ai dituk.

Jonny | 2012-06-07 : 23:43

Nik esango hiat lehen 13 langile kalea ta oain 60. Lehen ez zenuten bihetz bat moiu. Asanblean esan bai " gu eozein momentutan kubiertak erretzeko prest" ridikulo galanta ein zenuten ta klaro oain gauzak aldau ein dituk onea baino horren aurrien ELA eta LAB-ek ze einber ziaben?

Langilea | 2012-06-07 : 23:50

El comité de Laminaciones Arregui presenta su propuesta para evitar el cierre
La iniciativa se basa en un plan social de bajas incentivadas y prejubilaciones



La representación de la plantilla destaca el carácter voluntario de esta fórmula

dna - Jueves, 7 de Junio de 2012 - Actualizado a las 05:14h

Uste hiat hauei bezala zuei zuen tallerreko keie jetxiko zazuela.

gazte82 | 2012-06-07 : 23:54

emen zeok jendie 3000 euroko nomina,langile normalak eztixkiau irabazten 175 boto eondien geienak ez beintzet,emen nei etzibek ezer errealau ta jakinbe ez itzein ,ta beitu azpeitik ixti nai bau bau ba itxi,oin batzuk akordaukoituk negoziyo bat dakenak o kamioneruk ,or kampoko empresa txiki azkoi lana ematezeok seguru iri eztik emango ezer seguruo.....

Betikue | 2012-06-08 : 00:11

3000euroko nominaz ez, baine lehen gabez ta gainea ordu extrak zerenien, ez zineten hurruti ibiliko.... enkargadiyo asko, soldata altuek...uain tortillak buelta!...ta horrela azpeitiar azkori gerta zagu! Ez bakarrik Korrugados-i.....baine bestiek ez debe importa, klaro....

gazte82 | 2012-06-08 : 00:54

joder ordu extrak etzekiat ba guke zartze giñitunin beztike bai bano gu 2008 tik soldatak moitu gabe ta emen dana goora zik ta bazekiau gu ezgeala azpeitin bakarra oixe baietz ,or beti korrugadosi beira soldata kontun bankune kobratzeiabe ta jarrita eoteituk ez 1000 gradun,ba kobratze baldin bada zeoze geio ba arriskuatik ta guk barrune kaka jateiau lelen aproau lan ori ta geo itzein ta azpeiti azkoitin orko jornal basikin empresa asko zeudek,bazekiat beste empresa asko ola daudela baño guk ezkatzeiau ba 5 milloi euro oiek kompromiso bat artzeko zala o etzenuen ba pentzako langilik partiu deunik,empresi reaktibatzeko uan da ez despiduk pagatzeko,oin arte oixe indek..ta apoiue eun lagun oiei bai, bano etxin geauta jai zeok mutilak 418 langile ta protesta 50 jute gitxian ,oin espero jendi ezpabilatzie ...danak o batez...

ekilikua | 2012-06-08 : 06:39

baiño ez debe pentsauko ba instituziyuek salbako duela enpresa hau? faborez...

iber | 2012-06-08 : 08:12

ekilikua eztiau hori pretenditzen, baño ya que laguntza hori eman zakon kondiziyo batzuk jarri berkotxiabe ba. Eta prensa gezurrek bialtzie laga martxun bezela 302 lagunentzat 2016 arte etzala despidoik eongo eta tonelaje bat eiten hasiko zila ...
Bazakiau Azpeitin jende asko ai dala gaxki pasatzen eta ez geala gu bakarrik Azpeitikuk baño bakoitzek al duna einber dik bere puestue defenditzeko eta oiñ hemen allau dek hori.

Kriston sueldo konzeptu hori berriz etzeok eta eztek eon zekule jauntxo batzuntzat ezik eta langile normalak hori eman bau ordu extrak sartu ditulako, eo illuntzetan lana ein dulako, eo asteburutan hor eon dalako dek eta orduik ezpaik sartzen sueldo bazie beste empresataku bezelaxe dek.

Hemen enkargau jendie dobladito soldata osue ematen ai dek bere sekziyoko danak etxin eon eta bea hara paxira juteitukelako. ERE-re batzuntzat, parue jatene batzuk eta hauek izengoituk LAB eta ELAk itxi eingobela esatebenak beauei 3 urte hauetan lanin eonda baño ezerre einbe diru igual irabazi debelako.

Hoyeke ipurdiye moitzie ze guk ezpaiau janber ezta zueke, hemen danak batea gitxik rematzea eo ... ikusikoiau.
Lanin segi nai duna etorri dayela bere puestue defenditzea ze etzeok ezerre muxu truk.

Izaskun | 2012-06-08 : 14:21

Denborak bakoitza bere tokian jartzen du,kanpotik hitzegitea erraza izaten da,bertakoek badakigu zergatik ari garen borrokan.Uztarriak aukera ederra ematen dio lantegiko "ALKAUETEEI" anonimoki jendearen iritzia kutxatzeko.
Corrugadoseko langileoi: ez sartu eztabaida hauetan desgastea bakarrik ekartzen du,gogoratu orain urte batzuk ze erabilera eman zioten uztarriari betikoek zuzendaritzaren alde.
UTZ DEZAIOGUN KEZKATZEARI ETA ARDURA GAITEZEN KEZKATZEN GAITUENAZ.

Esteban Kanpos

MeMe | 2012-06-08 : 15:06

Azkenenguekin ados! Langile bat beste bat baño geyo otea ba ordu extrak sartu ta geyo kobrau dulako? Nik dakitela Martxileneko langiliek OROKORRIEN etzien ta eztie lanea juten tunbonan etzanda margaritak hartzen eoteko... jornal ona etxea eraman dunak esfortzu bat ein du hoixe lortzeko ta kitto.
Leno langile pila bat kalea, oin geyo...

Ta ya Corrugados bai eo Corrugados ez diskusiyo tontotan sartu gabe... egoera hontan, bere lanpostue galtzeko arriskuen daon edozeini esan ber zakona da EUSTEKO TA BURRUKAN EITEKO! Ta ez "izorrai! merezi zenduten", "leno 3000€ kobratzen ta oin ikusiko dezue zer dan ona!"... inbidiye oooooso gaitz txarra da ta gizartie daon egoeran hemen hasieran letu dituten iritzi batzuk letuta, krixton penie emateit... holako jarrerakin beñe ezteu zulotik ertengo.

Langile danoi (ta neu ere taldien sartzen naiz), behingoz inderrak batu ta geurie danagatik burrukan ein dezagun!

ekhine | 2012-06-08 : 18:47

ta barkau, baino, LanMobeleko kaleratuek, eta itxitako dendak, eta tallerrak, despiduek, urtiek paruen daudenak ...hoiek ez al debe merezi erakundien atentziyue eta ez zuek? nik jaurlaritzari eskatzen diot, euro bat geyo ez usteko hauen soldata pagatzeko. Ze gaiñea denon diruekin kobratzebe eta keja egiten die.

iber | 2012-06-08 : 19:00

Diru hori gallardok hartu du, eusko jaurlaritza eta diputaziyuk emanda baño eztiyo erregalau eh, bueltau einber du. Hasike ekhine jakin da hitzeiñ eta klaro danak merezi debela erakundin atentziyue baño hortako zeoze einber da, Lan mobeleko kaleratueke nire errespeto guztiye eta beste danake bai baño hemen bakoitzek beriatik einber du eta mobiube etxea eztie etortzen ...

iber | 2012-06-08 : 19:03

eta inbiriye osoooo txarra da !
Hemen bestien desgraziyekin ezta poztuber, bakoitzek alduna einber du.
Haber langille danan artien zeoze eitean arre eo zoo.

Animo danoi, burruka luzie eta gorra badator inderrak hartu eta ez etzi. Beti eongoieta direziyun aldeko jendie burue berotzen oiñ beake zer dan kobraube eotie ikustebenien.

Jonny | 2012-06-08 : 21:03

Animo guk afiliauek erresistentzi kajie zauekeau ta aguantakoiau ta kobraube.

Jonny | 2012-06-08 : 21:07

Ez ahaztu inguruko taller bakarra ereko komplemendue (80%) hartu ez zuena komiten egozkorkeieatik izan zinetela.

iber | 2012-06-09 : 08:52

Kaka moitzie laga zak, hare urek eman zian eta. Oingo ERE-an eztiabe konplementoik ezkeini eta ondorengoakore eztek eongota.

Eta gaña botaziyoz erabaki dek eta hi zeiñ haiz kaka sartzeko. Maioria erten dik ezta ba danok aurrea bakoitzek bere puestue euki dezan.

Konplementun txorrada hori lagata.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu