Sektore publikoko langileak murrizketen kontra

Uztarria.eus | Ekonomia
2012ko mai. 31a, 17:38

Zerbitzu publikoen defentsan eta sektorean murrizketak egitearen kontra mobilizazioak eta lanuzteak deitu dituzte sindikatuek gaurko, maiatzak 31, Hegoaldean. Azpeitian ere izan du oihartzuna sindikatuen deialdiak. Goizean, hainbat udal langilek elkarretaratzea egin dute plazan, LAB eta ELA sindikatuen pankarta banaren atzean (argazkian).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu