Ostegunean, haurren barraka eguna Sanjuandegin

Uztarria.eus | Festak
2012ko mai. 30a, 16:05

17:00etatik 21:00etara, buelta bakoitza euro baten truke egiteko aukera izango dute umeek eta gaztetxoek, barraka guztietan.

Astean zehar motorrak berotzen ari dira Sanjuandegin, ostiralean hasiko diren festetarako. Barrakak ere martxan dira joan den astebukaeratik eta, urtero bezala, festak hasi aurreko egunetan Udaleko Festa Batzordetik sustatutako haurren barraka eguna egingo dute, barraka guztietan ohikoa baino prezio merkeagoan ibiltzeko aukera ematen duena.

Bihar, osteguna, izango da aurtengoa. 17:00etatik 21:00etara, buelta bakoitza euro baten truke egiteko aukera izango dute umeek eta gaztetxoek, barraka guztietan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu