Ekoefizientzia aztertuko du Loiola Berrikuntzak

Uztarria.eus | Ekonomia
2012ko mai. 30a, 10:36

Eraikuntza eta industriako profesional eta enpresei zuzenduta, jardunaldiak izango dira etzi goizean.

Loiola Berrikuntza Fundazioak, Ekoefizientziako Astean, Ekoefizientzia, berrikuntza eta konpetitibitateko faktore gisa jardunaldia antolatu du etzirako, ostiralerako. Ekoefizientzia Programa Euskal
Industrian-2010-2014aren baitan sortutakoa da ekimen hori. Horren helburua, ingurumen arlokoak eta berritzaileak diren ekimenak sustatzea da. "Guztiei erakustarazi eta negozioetarako
ematen dituen aukeren berri ematea" dela adierazi dute fundaziotik.

Etzi goizean izango da jardunaldia, 9:00etatik 13:00etara bitartean, Edificio Comercial Ugarte
Industrialdeko Eraikin Komertzialean. Irekiak direla gogorarazi dute Loiola Berrikuntzatik,
nahiz eta eraikuntzako eta industriako "profesional eta enpresei" zuzenduta dagoen batez ere. Bertan parte hartzeko interesa daukatenaek info@loiolaberrikuntza.org helbide elektronikora
mezu bat bidaltzea nahikoa izangodute. Bestela,943 85 40 11 telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena.

Hainbat ordezkari

"Ekoberrikuntza eraikuntzan; produktuak berdetzea, negoziorako estrategia; Ekoefizientzia,
enpresaren lehiakortasunerako erreminta" gaiak landuko dira bertan. Horien erakusle gisa, ekimen horiek praktikan jarrita dauzkaten enpresak izango dira: Sammic S.L., Alberdi Mekanizatuak S.L., Hogeika eta Lavola.

Aurreratu dutenaren arabera, Azkoitiko eta Azpeitiko Udaletako ordezkariak izango dira bertan; baita Mirandaola S. L. Ingurugiroko Zerbitzukoak, Urola Erdiko Industrialea S.A.-koak eta
IHOBEkoak ere. Horiez guztiez gain, ekoberrikuntzaren aldeko apustua egin duten eskualdeko
enpresak izango direla ere adierazi dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu