Ume Egun jendetsua Sanjuandegin

Uztarria.eus 2012ko mai. 28a, 13:18

Joan den zapatuan, hilak 26, Ume Eguna ospatu zuten Sanjuandegin. 260 bat ume bertaratu ziren, eta egun osoa jolasean eta dantzan pasatu zuten haur eta gaztetxoek. 30 begiraleren laguntza izan zuten, eta goiza jolasean pasatu ostean bazkaria egin zuten Jose Antonio Agirre plazan. Gero, dantzarako tartea izan zuten, eta egunari bukaera emateko disko festa egin zen Iluntze auzo lokalean. Hemen, Ume Eguneko argazki batzuk: