Child Bright Fundazioko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, asteartean

Uztarria.eus 2012ko mai. 25a, 14:03
Nepaleko Bharosako umezurztegian bizi diren hainbat haur. (Mirari Astigarraga)

Child Bright Fundazioko Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue elkarrizketa on-linean izango dira asteartean, hilak 29, 17:00etan hasita. Bidali zuen galderak hona.

Datorren asteartean, hilak 29, Child Bright Fundazioko Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue Uztarrian izango dira elkarrizketa digitalean, 17:00etan hasita. 

Nepalgo hainbat umezurtzen egoera hobetzeko lanean dihardu Child Bright Fundazioa eta, asmo hori lortu eta han garatzen dituzten proiektuen berri emateko lanean ari dira Astigarraga eta Unanue azpeitiarrak ere. Aurten ere Futbol 7-ko txapelketa antolatu dute eta tonbola jarriko dute Sanjuandegin, besteak beste.

Fundazioaren inguruan-eta hitz egingo dute elkarrizketa on-linean. Bidali ordurako galderak hona.