Altuna y Uria eta Inbisa enpresek bat egin dute

Uztarria.eus 2012ko mai. 24a, 13:35

Kanpoko negozioetan garatu ahal izateko sortu dute enpresa bateratua eta, batez ere, Angolako merkatuan lekua hartzeko.

Azpeitiko Altuna y Uria enpresak eta Bilboko Inbisa Taldeak bat egin eta sozietate berri bat eratu dute; Inbisa Altuna y Uria. Kanpoko negozioetan garatu ahal izateko sortu dute enpresa eta, batez ere, Angolako merkatuan lekua hartzeko. Dagoeneko Angolan lanean ari dira, herrialdeko gobernuarentzat eraikin industrial bat egiten.

Ekainean Angolara joan eta proiektua sinatzea dute aurreikusita bi enpresetako arduradunek.  Enpresen bat egitea esperientziak eta osagarritasunak eragin duela azaldu dute. Hala, eraikuntza eskaintza handitu daitekeelako. Enpresako arduradunek azaldu dutenez, Angolak aukera handiak eskaintzen ditu edozein sektore ekonomikotako enpresak ezartzeko.