Baigerakoak eta Gaztetxekoak sexismoaz solasean

Uztarria.eus 2012ko mai. 23a, 18:54

Baigera herriko erretiratuen elkartea Esperientziaren Eskolak programan ari da parte hartzen aurten ere, Mugabe Elkartearen eskutik. Ekimen horren barruan, herriko beste talde eta eragileekin esperientzia eta iritzi trukaketak bilatzen dituzte, aurrez landutako gaien inguruan. Horren adibide, joan den ostiralean (maiatzak 18) Gaztetxeko kideekin Emakumeen Txokoan egin zuten bilera (argazkian). Sexismoaz aritu ziren hizketan. (XABIER OTAMENDI)