Sanjuandegiko Ume Egunean parte hartuko duten begiraleei zuzendutako bilera, bihar

Uztarria.eus 2012ko mai. 23a, 14:31

Sanjuandegiko Iluntze auzo-lokalean izango da bilera, 20:30ean hasita. Ume Eguneko antolatzaileek esan dutenez, "zapatuan begirale izateko prest dagoen oro gonbidatzen dugu bilera informatiboan parte hartzera".

Bihar, osteguna, Sanjuandegiko Ume Egunean parte hartuko duten begiraleei zuzendutako bilera egingo dute, 20:30ean, Iluntze auzo-lokalean. Bilera informatiboa izango da, eta antolatzaileek esan dutenez, "garrantzitsua da begiraleak bertaratzea". 

Sanjuandegiko Festa Batzordekoek adierazi dutenez, "260 bat haur eta gaztetxok eman dute izena zapatuko Ume Egunerako, eta 30 bat begirale behar ditugu. Batzuk animatu dira baina nahi duen oro ongi etorria izango da". Bestalde, haurrekin begirale izan nahi ez duenak, baina muntatzen-eta lagundu nahi duenak 645 471 700 zenbakira deitzeko esan dute Ume Eguneko antolatzaileek.