Igoera borobiltzeko, txapela

Uztarria.eus 2012ko mai. 22a, 20:31
Erregional Preferenteko taldeko jokalariak Mikel Izurieta presidentearekin, Zarautzen, finala irabazi eta garaikurra jaso ondoren.

Bi aste lehenago igoera ospatu ondoren, Erregional Preferente mailako Lagun Onakek liga txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan Zarautzen, txapelketaren finalean Touring-i irabazita. Infantil Txiki mailan, berriz, Kopa lehiaketa irabazi dute Lagun Onakekoek.

Zer ospatu izan zuten joan den aste bukaeran Lagun Onak futbol taldean. Liga bat eta Kopa bat, hain zuzen.

Bi aste lehenago igoera ospatu ondoren, Erregional Preferente mailako Lagun Onakek liga txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan Zarautzen, txapelketaren finalean Touring-i irabazita. Erregional Preferenteko Liga bi multzotan banatuta jokatzen da eta txapelduna bi multzoetako lehen sailkatuen arteko finalarekin erabakitzen dute. Finala Zarauzko Asti zelaian jokatu zuten azpeitiarrek Errenteriako Touring taldearen kontra eta 1-0 irabazi zuten; Unai Etxeberriak egin zuen gola.

Infantil Txiki mailan, berriz, Kopa lehiaketa irabazi dute Lagun Onakekoek. Joan den zapatuan 3-0 irabazi zioten Azpeitikoek Zumaiakori. Emaitza horrekin, eta Zarautzek bere partida galdu zuenez, Kopako garaipena ziurtatu zuten Lagun Onakekoek.