Vespak eta Lambrettak euripean

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2012ko mai. 22a, 18:38

Vespa eta Lambretta motoen lehen bilkura egin zuten herenegun, igandea, Azpeitian, motorzale talde batek antolatuta. 50 bat zaletu bildu ziren aurreneko jardunaldi honetan, eta euriari aurre eginez motoan Loiolara joan ziren. Segidan, herriko alde zaharrean ibili ziren. Sanagustin kulturgunean bazkaria egin zuten, eta horrekin amaitu zuten bilkura. Juan Mari Amenabar 'Otola'-ren argazkiekin osatutako bilduman ikus daiteke bilkuraren laburpentxoa.