Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bereziak Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus 2012ko mai. 17a, 19:05

Bihar, ostirala, ate irekien jardunaldia izango dute. Eguneko hitzordu nagusiak arratsaldean izango dira: Zumaiako San Pedro Abesbatzak kontzertua emango du 18:30ean, eta Lourdes Odriozola historialariak Urolako Trenaren gaineko hitzaldia 19:30ean. 

Bihar, maiatzaren 18a eta ostirala, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Burdinbidearen Euskal Museoan. Horretarako, ate irekien jardunaldia prestatu dute.

Ostiralean museora inguratzen direnek bertako bilduma edota joan den astean inauguratu zuten Urolako Trena: azken bidaia erakusketa ikusteko aukera izango dute. Horretaz gain, ordea, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko bi ekitaldi antolatu ditu Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak, biak ere arratsalde parterako.

18:30ean hasita, Zumaiako San Pedro Abesbatzak bost euskal katuz osatutako kontzertua emango du, Amaia Aldalurren zuzendaritzapean. Ondoren, 19:30ean, Lourdes Odriozola historialariak 'Urolako Burdinbidea: ibilbide esanguratsu baten jaiotza eta gainbehera' izeneko hitzaldia emango du, museoko auditorioan.