Gaur hasiko dira hondakinen inguruko batzarrak

Uztarria.eus 2012ko mai. 16a, 16:34

Gaur, asteazkena, egingo dute hondakinen kudeaketaren inguruko aurreneko batzarra. Guztira bost batzar egingo dituzte eta gaur izango da lehenengoa Urrestillan, 20:30ean hasita.

Gaur, asteazkena, egingo dute hondakinen kudeaketaren inguruko aurreneko batzarra. Guztira bost batzar egingo dituzte eta gaur izango da lehenengoa Urrestillan, 20:30ean hasita. Batzar hori Urrestilla, Aratzerreka, Nuarbe eta Matxinbetako auzotarrei dago zuzenduta.

Dena dela, datozen egunetan egingo dituzte gainontzeko auzo eta kaleetako bizilagunekin bilerak. Bihar, maiatzak 17, izango da bigarrena. Soreasu, Lasao, Alde Zaharra, Madalena, Juan XXIII, Arana, Santutxo, Damaso Azkue, Julian Elorza eta Odriako herritarrei dago zuzenduta. Udaletxetik jakinarazi dutenez, "batzarra Soreasu antzokian egin beharrean Betharrametako aretoan egingo da, Soreasu hartuta dago-eta film bat eskaintzeko".

Hemen batzarren egutegi osoa:

Maiatzak 16, asteazkena: Urrestillako, Aratzerrekako, Nuarbeko eta Matxinbentako bizilagunentzat batzarra 20:30ean hasita, Urrestillan.

Maiatzak 17, osteguna: Soreasu, Lasao, Alde Zaharra, Madalena, Juan XXIII, Arana, Santutxo, Damaso Azkue, Julian Elorza eta Odriako herritarrentzako bilera izango da. 20:30ean hasiko da Betharrametako aretoan.

Maiatzak 22, asteartea: Paulo VI, Garmendi, Artzubia, Jose Artetxe eta Landetako herritarrei zuzendutako batzarra. 20:30ean hasiko da Betharrametako aretoan.

Maiatzak 23, asteazkena: Euskal Herria, Sanjuandegi, Loiola, Loiolabide eta Izarraitzeko bizilagunei zuzendutako bilera. Betharrametako aretoan izango da, 20:30ean hasita.

Maiatzak 24, osteguna: Batzarra gazteleraz egingo da, hala nahi duten herritarrei zuzenduta. 20:30ean izango da Betharrametako aretoan.