Azpeitiko Txolarteko lagunak lanpetuta dabiltz egunotan. Zapatuan, maiatzaren 12an, Gipuzkoako Txolarte Eguna herrian ospatuko dute eta, hara begira, azken orduko prestaketetan murgilduta daude.
Hala ere, Txolarte hiru kidek -Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga- tartea hartu dute gaur, asteartea, Uztarriaren egoitzara etorri eta webgunearen irakurleek bidali dizkieten galderei erantzuteko. Bide batez, zapaturako gonbita ere luzatu dute. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.