Aimar Irigoienek irabazi du VI. Gorostidi Harria

Urola Kostako Hitza 2012ko mai. 8a, 14:31

Gorostidi harria 21 aldiz jasota, Aimar Irigoienek irabazi du VI. Gorostidi Harria Txapelketa.
Igandean, maiatzak 6, jokatu zen harri jasotze txapelketa Adunan. 160 kiloko harriarekin lehian bederatzi harri-jasotzaile aritu ziren. Errezildarrak marka guztiak hautsi zituen 21 jasoaldi eginda eta zazpi jasoaldiko aldea atera zion bigarren gelditu den Jokin Eizmendi zarauztarrari.