Bigarren itzulian ere Hollande nagusi Hazparnen

Uztarria.eus 2012ko mai. 7a, 11:36

Frantziako presidentetzarako bozken lehenengo itzulian bezala, François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo, maiatzak 6, nagusi Hazparnen (Lapurdi) hauteskundeen bigarren bueltan. 2.152 bozka lortu zituen (%56,51), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 1.656 (%43,49).

Frantziako presidentetzarako bozken lehenengo itzulian bezala, François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo, maiatzak 6, nagusi Hazparnen (Lapurdi) hauteskundeen bigarren bueltan. 2.152 bozka lortu zituen (%56,51), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 1.656 (%43,49). 4.837 hazpandarretatik 4.097k eman zuten botoa. Horietatik 3.808 izan ziren balekoak. Lehenengo itzulian baino bozka gehixeago egon arren, balekoak ez ziren bozkak ere igo egin ziren atzokoan.

Frantziako Estatuan ere Hollande izan da nagusi, botoen %51,67arekin. Sarkozyk, berriz, bozken %48,33a lortu du. Ipar Euskal Herrian bozken %54,42 jaso zituen Hollandek, eta bozken %45,6 Sarkozyk.

Presidentzia hauteskundeetako bigarren itzulia izan zen atzokoa, eta lehen itzulian inork ez zuenez botoen %50 gainditu, Hollande eta Sarkozy soilik pasatu ziren bigarren bueltara. Aurrerantzean François Hollande (PS) izango da Frantziako presidentea.

Hazparne eta Azpeitia senidetuta daude 80ko hamarkadaren hasiera aldetik.