Bi gizonezko atxilotu dituzte bart, emakume bat sexu harremanak izatera behartzeagatik

Uztarria.eus 2012ko mai. 6a, 17:39

Bart goizaldean gertatu da erasoa. Senarrak emakume bat behartu du berarekin eta bere lagunarekin sexu harremanak izatera. Emakumea ukatu, eta eraso egin zion senarrak. 39 eta 42 urte dituzte bi atxilotuek.

Bart 39 eta 42 urteko bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak emakume bat sexu harremanak izatera behartu zutelako. Herrizaingo Sailak esan duenez, goizeko ordubatak aldean jazo zen gertaera Azpeitiko etxe batean.

Gizonezko batek bere emaztea behartu zuen berarekin eta lagunarekin sexu harremanak izatera. Emakumeak uko egin eta bortizki erasotu zuen senarrak. Ertzaintzari deitzea lortu zuen emakumeak, eta bi gizonak atxilotu egin zituzten.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumea osasun zentru batera eraman zuten hartutako kolpeen ondorioz, eta han esan zuenez tratu txarrak jasotzea ohikoa zen.