Erregional Preferenteko Lagun Onak mailaz igo da

Uztarria.eus 2012ko mai. 5a, 20:29
Lagun Onakekoak partidaren ostean, igoera ospatzen. (Maddi Mendizabal)

Gaur, zapatua, Oriokori 0 eta 1 irabazi eta gero lortu du Lagun Onakeko bigarren taldeak mailaz igotzea. Hori dela-eta, datorren urtean Ohorezko Erregional mailan izango dira mutilak. Alain Guridik sartu du garaipenaren gola partidako lehenengo zatian.

Gaur, zapatua, lortu du Erregional Preferente mailako Lagun Onakeko taldeak mailaz igotzea, Oriokori 0 eta 1 irabazi ostean. Hori dela-eta, datorren urtean Ohorezko Erregional Mailan izango da taldea. Mailaz igotzeko nahikoa zuen gaurko partida berdintzea, Zumaiakok galdu egin du-eta. Hala ere, Alain Guridik lehenengo zatian sartutako golari esker aurreneko postua ziurtatu du Lagun Onakeko bigarren taldeak.