Mikel Aranbururen agurra, barrutik

Uztarria.eus 2012ko mai. 4a, 19:12
 

Mikelen agurrean ikusi ez zena izenburuarekin, bideo hau jarri du Realak bere webgunean. Mikel Aranburuk atzo, osteguna, prentsaurreko batean iragarri zuen futbolari izateari utziko diola denboraldi hau bukatzearekin batera. Kazetariak ez ezik, taldekideak, entrenatzaileak eta Realeko zuzendaritzakoak ere aurrean izan zituen Azpeitikoak atzo Zubietan. Eta, bideo honetan ikusten den bezala, modu berezian adierazi zioten babesa Aranbururi.