Astelehenean aztertuko dute 'Azkue auzia'-n defentsaren helegitea

Urola Kostako Hitza 2012ko mai. 4a, 17:18

Defentsa abokatuak akusatua absolbitzeko eskatu dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiari; saio irekia izango da. Joan den hilean epaileak hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari.

Datorren astelehenean, hilaren 7an, aztertuko dute Amaia Azkueren kasuan defentsak ezarritako helegitea. Joan den hilean epaileak hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari. Hamar urte erregimen itxian igaro ostean, gazteak beste bost urte zaintzapeko askatasunean pasatuko ditu. Horren aurrean, haren abokatuak helegitea aurkeztu zuen absolbitzeko eskatuz. Azkueren familiak zein Fiskaltzak, ordea, epaia berresteko eskatu diote epaileari. Astelehenean dira aztertzekoak helegitea, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, Donostian.

Saioa irekia izango da. Hala ere, hilketa gertatu zenean Ander E. adin txikikoa zenez, litekeena da epaitegiak komunikabide graļ¬ koei aretora sartzen ez uztea, hura babeste aldera. Martxoaren 12tik 20ra izan zen Azkueren hilketaren inguruko epaiketa, eta 50 lekuko eta 30 peritu inguru igaro dira epailearen aurretik.