Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2012ko mai. 3a, 13:08
Juan Antxieta abesbatzako ikasle eta irakasleak Ripolleko monastegiaren aurrean. (Juan Antxieta Musika Eskola)

Bestalde, joan den apirilaren 21ean eta 22an, Juan Antxieta musika eskolako abesbatza Ripollen (Girona, Herrialde Katalanak) izan zen, eta bi kontzertu eskaini zituen han.

Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur, asteazkena, 19:00etan hasita, Betharrametako aretoan. Besteak beste, trikitixa, tronpeta, pianoa eta beste hainbat instrumentuz gozatzeko aukera izango da emanaldian eta honako doinuak joko dituzte: Campanitas, Yesterday, Negua joan da-ta, Someone like you, Kontxa barandilla ,Finaly ge, ge peniston, Titanic, Euskal gazteak dantzan, Tango, Halo.... Musikari gazteak taldeka, binaka edota bakarka ariko dira. Musika Eskolakoek, entzunaldiaz gozatzera gonbidatu dituzte gurasoak eta musikaz gozatu nahi duten guztiak.

Joan den hilean, berriz, musika eskolako abesbatza Ripollen(Girona, Herrialde Katalanak) izan zen; apirilaren 21ean eta 22an, hain zuzen ere. Bertako, IX.mendeko monastegia ezagutu, eta han kontzertua eman zuen abesbatza gazteak.

"Zoragarria da monastegia, eta harrera bikaina egin ziguten han", diote musika eskolako irakasleek. Denera 32 ikaslek eta lau irakaslek hartu zuten parte. Larunbat eguerdian, Nuriako bailara ezagutu eta hango monastegian abestu zuten Antxietakoek , eta arratsaldean, berriz, Ripolleko elizan. Kontzertuak abestearekin batera inguruak ezagutzeko aukera ere izan dute musika eskolakoek, "paisaia ederraz gozatu eta hango ondare kulturala ezagutzeko parada izan genuen", diote.